Cedernak antolatu du udaletxean ‘Nola egin Ogasunarekin egin beharreko tramiteak online: ziurtagiri digitala eta Nafarroako Gobernuaren laguntza-programa’ tutoriala ikastaroa antolatu du Cederna-Garalur erakundeak, Nafar lansarearen laguntzaz ekainaren 12an, 10:00etatik 12:00etara Leitzako udaletxean.
Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, Pilar Seminario adituaren eskutik Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatuta, 0-3 urte bitarteko haurren Guraso Eskola eginen dute. Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, hilabeteko bat, eta izen emateko epea martxoaren 15ean akituko da, Baztango Udaleko 948 580006 telefonora deituz.
Maiatzaren 12tik ekainaren 17ra antolatu dute Leitzako kultur taldeak auzolanean Datozen asteetan kulturaz gozatu nahi duenak izanen du aukera, Leitzako 40. urtez Kultur Aroa antolatu baita. 1978. urtean hasi ziren herrian kultur astea antolatzen ikastolaren inguruan zebiltzan irakasle eta guraso batzuk eta geroztik herritar asko aritu dira Leitzako Kultur Taldean, auzolanean, kultur ekimenak antolatzen. Maiatzaren 12an hasi eta ekainaren 17ra arte luzatuko da Kultur Aroa eta ohikoa denez, hitzaldiak, musika, erakusketak, liburu aurkezpenak... denetarik izanen da.
Ekainaren 22ra bitarte aurkezten ahal dira lanak 2017ko bestetan erabiliko den kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du Iturengo udalak aurten ere. 16 urtetik goitiko edozeinek hartu dezake parte eta ekainaren 22a, ostegun eguerdia izanen da lanak aurkezteko hondar eguna. Irabazleak 100 euro irabaziko ditu.
Ekainaren 2tik 17ra ikusgai dago Arizkunenean Juan Luis Torralba Antxordoki elizondarraren margo erakusketa zabalik dago Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean ekainaren 2tik 17ra. Astegunez 18:00etatik 20:30era eta asteburuetan 11:00etatik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era ikusteko aukera izanen da.
Uztailaren 15era arte aurkez daitezke txokoen argazkiak eta 29ra arte bozkatzeko aukera izanen da Arantzako udaleko ingurugiro eta turismo batzordeak, bigarren aldiz, herriko txokorik politena aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Lehiaketan parte hartu nahi duenak, etxe edo inguruaren argazkia, Dena edo Apezenea janaridendetan utzi beharko du, uztailaren 15a baino lehen. Aurkeztutako argazkiak jendaurrean egonen dira uztailaren 29a arte.
Aldizkarirako idatziak ere ekainaren 30era arte aurkez daitezke Leitzako Santiburtzioak iragartzen dituen Plazaola aldizkaria prestatzeko garaia ailegatu da eta hori osatzen joateko, martxan da azal lehiaketa. Irabazleentzat sariak izanen dira. 16 urtetik beherakoak opari bat jasoko du eta 16 urtetik gorakoetan irabazle izanen denak, 150 euroko saria. Lanak ekainaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira Maimur liburudendan edo Aurreran.