Ortzirale arratsaldeko 6etan Kultur Etxean Bortzirietako Bertso Eskolak eta Berako Kultur Batzordeak Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin batera antolatutako Baztan-Bidasoko XXX. Bertsopaper Lehiaketako saridunak jakitera emanen dituzte ortzirale honetan, 18:00etan Kultur Etxean.
Ortzirale arratseko 7etan hasiko da emanaldia plazan, denei irekia eta urririk Urtero bezala, uda aitzin Zazpiak bat dantza taldeko haurrek urtean zehar ikasitako dantzen ikusgarri bat emanen dute Sarako plazan. Ikusgarria ekainaren 2an izanen da, ortzirale arratseko 7 etan, denei irekia eta urririk da.
Ostiralean 22:30etik aurrera ‘Epilogo bat’ azken lana aurkeztuko du Ekainaren 2an, ostirale gaueko 10:30etik aurrera Anari abeslari eta musikari gipuzkoarraren zuzenekoaz gozatzeko aukera izanen da Leitzako Atekabeltz gaztetxean. ‘Epilogo bat’ azken lana aurkeztuko du.
Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, Pilar Seminario adituaren eskutik Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatuta, 0-3 urte bitarteko haurren Guraso Eskola eginen dute. Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, hilabeteko bat, eta izen emateko epea martxoaren 15ean akituko da, Baztango Udaleko 948 580006 telefonora deituz.
Lanak ekainaren 2ra arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 23an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 2a (ortziralea) eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere gelditzen ahal da.
Lanak ekainaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko buzoian Elizondoko Herriak bestetako kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Lehiaketa irekia izanen da eta nahi adina lan aurkezten ahal izanen dira. Ondoko testua agertu beharko da: Santioak 2017 Elizondoko bestak, Uztailaren 24tik 28ra. Ekainaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dira.
Parte hartzeko izen ematea apirilaren 20tik ekainaren 5era ireki da Berroeta-Abartan-Saioa mendi lasterketa antolatu du lehen aldiz Berroetako herriak, Baztango Udalaren eta Basaburua Kirol Taldearen laguntzaz ekainaren 18an. Izen emateko epea apirilaren 20tik ekainaren 5era ireki da.
Maiatzaren 12tik ekainaren 17ra antolatu dute Leitzako kultur taldeak auzolanean Datozen asteetan kulturaz gozatu nahi duenak izanen du aukera, Leitzako 40. urtez Kultur Aroa antolatu baita. 1978. urtean hasi ziren herrian kultur astea antolatzen ikastolaren inguruan zebiltzan irakasle eta guraso batzuk eta geroztik herritar asko aritu dira Leitzako Kultur Taldean, auzolanean, kultur ekimenak antolatzen. Maiatzaren 12an hasi eta ekainaren 17ra arte luzatuko da Kultur Aroa eta ohikoa denez, hitzaldiak, musika, erakusketak, liburu aurkezpenak... denetarik izanen da.
Abuztuaren 19an ospatuko den jaialdia iragartzeko lanak ekainaren 4eko gauerdia baino lehen aurkeztu behar dira Arantzako Gazte Asanblada urteko bere ekitaldi nagusienetako bat antolatzen ari da. Arantza Rock abuztuaren 19an izanen da eta eguna iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Lanak aurkezteko epea, ekainaren 4ko 23:59 arte irekia dago.
Ortziralean 18:00etan eginen da inaugurazio ekitaldia, eta Max sarietarako dantzari bakarlari gisa hautagai den Martxel Rodriguez dantzariak, Tantirumairu ikastolako ikasle ohiak pieza bat eskainiko du Belaunaldi ezberdinetako punta-puntako 70 artista inguru elkartu ditu aurtengo Nafarroa Oinezen Artea Oinez ekimenak. Izan ere, 60ko hamarkadan Gaur taldeko kide ziren Nestor Basterretxea, Jose Antonio Sistiaga edo Jose Luis Zumetaren lanetatik hasi eta gaur egungo euskal artista berrienetarainoko ibilbide oparoa egiten du erakusketak. Horien artean anitz dira izen ezagunak.
Axuri’arte galeria egunero idekia izanen da goiz eta arratsaldez Maiatzaren 20tik ekainaren 5era, Axuri’arte galerian Francine Bonnefis-en arkatzezko marrazkiak erakusgai izanen dira. Galeria egunero idekia da goizeko 10etatik eguerdi arte eta arratsaldean 3,30etatik 7ak arte.
Ekainaren 22ra bitarte aurkezten ahal dira lanak 2017ko bestetan erabiliko den kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du Iturengo udalak aurten ere. 16 urtetik goitiko edozeinek hartu dezake parte eta ekainaren 22a, ostegun eguerdia izanen da lanak aurkezteko hondar eguna. Irabazleak 100 euro irabaziko ditu.
Ortziralean mus txapelketa eta larunbatean, eskubaloi partidak eta herri afaria izanen dira protagonista Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak, denboraldia behar bezala akitzeko bere urteko besta nagusia antolatu du, Udalaren eta Gazte Burrunbaren laguntzaz. Ortziralerako eta larunbaterako hainbat ekitaldi antolatu ditu, XI. Errekaren Egunean.
Ekainaren 2tik 17ra ikusgai dago Arizkunenean Juan Luis Torralba Antxordoki elizondarraren margo erakusketa zabalik dago Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean ekainaren 2tik 17ra. Astegunez 18:00etatik 20:30era eta asteburuetan 11:00etatik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era ikusteko aukera izanen da.