Larunbata, maiatzak 6



09:00

VII. Xabi Telletxea BTT jautsiera

Bortziriak Igantzi | Lehiaketak

Nafarroako mendi bizikleta jautsiera txapelketa erabakitzeaz gain, Euskadiko Openerako puntuagarria ere izanen da Xabi Telletxea zena gogoan, aurten ere BTT edo mendi bizikleta jaitsiera antolatu du Igantziko Biltoki Elkarteak. Maiatzaren 6an eginen da eta aurtengoa zazpigarren aldia izanen da Xabi Telletxearen omenez, nahiz eta berez, 2002an egin zen lehen edizioa.

VII. Xabi Telletxea BTT jautsiera

Nafarroako mendi bizikleta jautsiera txapelketa erabakitzeaz gain, Euskadiko Openerako puntuagarria ere izanen da

Xabi Telletxea zena gogoan, aurten ere BTT edo mendi bizikleta jaitsiera antolatu du Igantziko Biltoki Elkarteak. Maiatzaren 6an eginen da eta aurtengoa zazpigarren aldia izanen da Xabi Telletxearen omenez, nahiz eta berez, 2002an egin zen lehen edizioa.


10:00

Elizondoko Lanbide Eskolaren 50. urteurrena

Elizondoko Lanbide Eskola, Baztan Elizondo | Ospakizunak

Kalejirak, argazki erakusketa, bazkaria, musika… izanen dituzte eta txartelak eskura daitezke dagoeneko Elizondoko Lanbide Eskolak joan den urteko urriaren 13an 50 urte bete zituen eta egun horretan ospakizun xume bat egin zuen. Ikasturtean zehar ere zenbait ekitaldi egin dituzte eta oraingoan berriz, maiatzaren 6an egun osoko festa eder bat egiteko asmoetan daude ikasle, langile eta irakasle ohi eta orain ari diren guztiak.

Elizondoko Lanbide Eskolaren 50. urteurrena Elizondoko Lanbide Eskola

Kalejirak, argazki erakusketa, bazkaria, musika… izanen dituzte eta txartelak eskura daitezke dagoeneko

Elizondoko Lanbide Eskolak joan den urteko urriaren 13an 50 urte bete zituen eta egun horretan ospakizun xume bat egin zuen. Ikasturtean zehar ere zenbait ekitaldi egin dituzte eta oraingoan berriz, maiatzaren 6an egun osoko festa eder bat egiteko asmoetan daude ikasle, langile eta irakasle ohi eta orain ari diren guztiak.


11:00

Nafarroako Soinularien Topaketa Etxalarren

Bortziriak Etxalar | Topaketak

Larunbat goizean kalejira eta 200 lagunendako bazkaria izanen dute eta gero, Juan Jose Tomasena omenduko dute Nafarroako akordeoilarien elkarteak antolatuta, maiatzaren 6an Etxalarren ospatuko da Nafarroako Soinularien Topaketa. Larunbatean 11:00etan akordeoilariei ongietorria eginen zaie eta kalejira eginen da herrian barna. Ondotik, 14:30etan frontoian bazkaria eginen dute 200 bat lagunek, Doneztebeko Santa Maria jatetxearen eskutik, eta ondoren Juan Jose Tomasena akordeoilariari omenaldia eginen zaio. 

Nafarroako Soinularien Topaketa Etxalarren

Larunbat goizean kalejira eta 200 lagunendako bazkaria izanen dute eta gero, Juan Jose Tomasena omenduko dute

Nafarroako akordeoilarien elkarteak antolatuta, maiatzaren 6an Etxalarren ospatuko da Nafarroako Soinularien Topaketa. Larunbatean 11:00etan akordeoilariei ongietorria eginen zaie eta kalejira eginen da herrian barna. Ondotik, 14:30etan frontoian bazkaria eginen dute 200 bat lagunek, Doneztebeko Santa Maria jatetxearen eskutik, eta ondoren Juan Jose Tomasena akordeoilariari omenaldia eginen zaio. 


12:30

Isidoro Fagoagari omenaldia

Berako Illekuetako auzoko Agramontea, Bortziriak Bera | Ospakizunak

Illekuetako Agramontean oroit-plaka paratuko du Berako Udalak eta emanaldia eskainiko dute Berako Abesbatzak, bandak eta Gure Txokoako dantzariek Isidoro Fagoaga, bada tenorea! izenburupean urte osorako zenbait ekitaldi prestatu dituzte Beran. Erakusketa zabalik dago Kultur Etxean maiatzaren 21era arte eta joan den ortziralean, idazle eta kantari beratarrari buruzko solasaldia eskaini zuen German Ereña adituak Beralandetan. Omenaldi nagusia, nolanahi ere, maiatzaren 6an eginen zaio, larunbatean 12:30ean Illekuetako Agramontean, bere sortetxean, Abesbatzaren, Bandaren eta Gure Txokoako dantzarien eskutik. Oroit-plaka bat ere paratuko du Berako Udalak etxe atarian.

Isidoro Fagoagari omenaldia Berako Illekuetako auzoko Agramontea

Illekuetako Agramontean oroit-plaka paratuko du Berako Udalak eta emanaldia eskainiko dute Berako Abesbatzak, bandak eta Gure Txokoako dantzariek

Isidoro Fagoaga, bada tenorea! izenburupean urte osorako zenbait ekitaldi prestatu dituzte Beran. Erakusketa zabalik dago Kultur Etxean maiatzaren 21era arte eta joan den ortziralean, idazle eta kantari beratarrari buruzko solasaldia eskaini zuen German Ereña adituak Beralandetan. Omenaldi nagusia, nolanahi ere, maiatzaren 6an eginen zaio, larunbatean 12:30ean Illekuetako Agramontean, bere sortetxean, Abesbatzaren, Bandaren eta Gure Txokoako dantzarien eskutik. Oroit-plaka bat ere paratuko du Berako Udalak etxe atarian.


16:00

Zimiko punk jaialdia Beran

Berako Kataku ostatua, Bortziriak Bera

Larunbateko bazkariaren ondotik, zortzi taldek joko dute  Apirilean hainbat ekitaldi antolatu ditu Kataku herri ostatuak. Askapenaren hitzaldia, pegatinen erakusketa, Kaskezun, Candidato Manchu eta Sorootan Babies taldeen kontzertuak. Aitzinera begira, maiatzean ere ekitaldi politak prestatu ditu. Erraterako, maiatzaren 6an Zimiko Punk jaialdia eginen dute bertze urte batez Katakun. 

Zimiko punk jaialdia Beran Berako Kataku ostatua

Larunbateko bazkariaren ondotik, zortzi taldek joko dute 

Apirilean hainbat ekitaldi antolatu ditu Kataku herri ostatuak. Askapenaren hitzaldia, pegatinen erakusketa, Kaskezun, Candidato Manchu eta Sorootan Babies taldeen kontzertuak. Aitzinera begira, maiatzean ere ekitaldi politak prestatu ditu. Erraterako, maiatzaren 6an Zimiko Punk jaialdia eginen dute bertze urte batez Katakun. 


17:00

Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en 'Tipi-tapa, Korrika!'

Baztan pilotalekua, Elizondo | Ikuskizunak

‘Tipi-tapa, Korrika!’ ikuskizuna eskainiko dute larunbatean 17:00etan Baztan udal pilotalekuan  Maiatzaren 6an, larunbatean 17:00etan, Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek Elizondo bisitatuko dute eta honakoan euskararen lekukoa eskuetan etorriko dira, Tipi-tapa, Korrika! ikuskizunarekin.  Baztan Ikastolako Guraso Elkarteak antolatu du emanaldia.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en 'Tipi-tapa, Korrika!' Baztan pilotalekua

‘Tipi-tapa, Korrika!’ ikuskizuna eskainiko dute larunbatean 17:00etan Baztan udal pilotalekuan 

Maiatzaren 6an, larunbatean 17:00etan, Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek Elizondo bisitatuko dute eta honakoan euskararen lekukoa eskuetan etorriko dira, Tipi-tapa, Korrika! ikuskizunarekin.  Baztan Ikastolako Guraso Elkarteak antolatu du emanaldia.


19:00

'Errefuxiatuen ahotsa' dokumenatla

Berroetako batzartokia, Baztan Berroeta | Dokumentalak

Asteburu osoan izanen dute Asteburu Kulturalaren baitan Maiatzaren 5 eta 6an asteburu kulturala ospatuko dute Berroetan. Egitarau sendoa izanen dute aurtengoan. Ortziralean, eraso sexistei buruzko tailerrak eta larunbatean, pala txapelketa, errefuxiatuen egoerari buruzko dokumentala eta solasaldia eta afaria izanen dituzte.

'Errefuxiatuen ahotsa' dokumenatla Berroetako batzartokia

Asteburu osoan izanen dute Asteburu Kulturalaren baitan

Maiatzaren 5 eta 6an asteburu kulturala ospatuko dute Berroetan. Egitarau sendoa izanen dute aurtengoan. Ortziralean, eraso sexistei buruzko tailerrak eta larunbatean, pala txapelketa, errefuxiatuen egoerari buruzko dokumentala eta solasaldia eta afaria izanen dituzte.


19:30

Cartoons in concert kontzertua

Elizondoko plaza, Baztan Elizondo | Kontzertuak

Larunbat arratsaldeko 7:30ean eskainiko du Elizondoko Recreo musika taldeak Elizondoko Recreo Musika bandak Cartoons in concert kontzertua eskainiko du maiatzaren 6an, larunbatean 19:30ean Elizondoko plazan. Euria eginen balu, Francisco Joaquin Iriarte pilotalekuan eginen litzateke.

Cartoons in concert kontzertua Elizondoko plaza

Larunbat arratsaldeko 7:30ean eskainiko du Elizondoko Recreo musika taldeak

Elizondoko Recreo Musika bandak Cartoons in concert kontzertua eskainiko du maiatzaren 6an, larunbatean 19:30ean Elizondoko plazan. Euria eginen balu, Francisco Joaquin Iriarte pilotalekuan eginen litzateke.



10:30
12:00

0-3 urteko haurren Guraso Eskola

Arizkunenea, Elizondo | Ikastaroak

Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, Pilar Seminario adituaren eskutik  Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatuta, 0-3 urte bitarteko haurren Guraso Eskola eginen dute. Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, hilabeteko bat, eta izen emateko epea martxoaren 15ean akituko da, Baztango Udaleko 948 580006 telefonora deituz. 

0-3 urteko haurren Guraso Eskola Arizkunenea

Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, Pilar Seminario adituaren eskutik 

Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatuta, 0-3 urte bitarteko haurren Guraso Eskola eginen dute. Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, hilabeteko bat, eta izen emateko epea martxoaren 15ean akituko da, Baztango Udaleko 948 580006 telefonora deituz. 



13:07
13:30

Berako bestetako egitarauaren azal lehiaketa

Bortziriak Bera | Lehiaketak

Lanak ekainaren 2ra arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 23an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 2a (ortziralea) eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere gelditzen ahal da. 

Berako bestetako egitarauaren azal lehiaketa

Lanak ekainaren 2ra arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da

Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 23an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 2a (ortziralea) eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere gelditzen ahal da. 


15:47
20:00

Baztan-Bidasoko XXX. Bertsopaper lehiaketa

Berako Kultur Etxea, Bera | Lehiaketak

Lanak maiatzaren 19a baino lehen aurkeztu behar dira Berako kultur etxean  Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoaldeko 30. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 19a baino lehen, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz. 

Baztan-Bidasoko XXX. Bertsopaper lehiaketa Berako Kultur Etxea

Lanak maiatzaren 19a baino lehen aurkeztu behar dira Berako kultur etxean 

Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoaldeko 30. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 19a baino lehen, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz. 



12:56
14:00

Elizondoko Santiago bestetako kartel lehiaketa

Elizondoko Herriko Etxea, Baztan Elizondo | Lehiaketak

Lanak ekainaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko buzoian Elizondoko Herriak bestetako kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Lehiaketa irekia izanen da eta nahi adina lan aurkezten ahal izanen dira. Ondoko testua agertu beharko da: Santioak 2017 Elizondoko bestak, Uztailaren 24tik 28ra. Ekainaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Elizondoko Santiago bestetako kartel lehiaketa Elizondoko Herriko Etxea

Lanak ekainaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko buzoian

Elizondoko Herriak bestetako kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Lehiaketa irekia izanen da eta nahi adina lan aurkezten ahal izanen dira. Ondoko testua agertu beharko da: Santioak 2017 Elizondoko bestak, Uztailaren 24tik 28ra. Ekainaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dira.


13:04
20:00

Berroeta-Abartan-Saioa mendi lasterketa izen ematea

Baztan Berroeta | Lehiaketak

Parte hartzeko izen ematea apirilaren 20tik ekainaren 5era ireki da Berroeta-Abartan-Saioa mendi lasterketa antolatu du lehen aldiz Berroetako herriak, Baztango Udalaren eta Basaburua Kirol Taldearen laguntzaz ekainaren 18an. Izen emateko epea apirilaren 20tik ekainaren 5era ireki da.

Berroeta-Abartan-Saioa mendi lasterketa izen ematea

Parte hartzeko izen ematea apirilaren 20tik ekainaren 5era ireki da

Berroeta-Abartan-Saioa mendi lasterketa antolatu du lehen aldiz Berroetako herriak, Baztango Udalaren eta Basaburua Kirol Taldearen laguntzaz ekainaren 18an. Izen emateko epea apirilaren 20tik ekainaren 5era ireki da.


18:00
13:30

Isidoro Fagoagari buruzko erakusketa

Berako Kultur Etxea, Bera | Erakusketak

Apirilaren 21etik maiatzaren 1era erakusketa zabalduko da Berako Kultur Etxean Isidoro Fagoaga, bada tenorea! izenburupean urte osorako zenbait ekitaldi prestatu dituzte Beran. Apirilaren 21etik maiatzaren 21era Isidoro Fagoagaren ibilbidea biltzen duen erakusketa irekiko da Kultur Etxean (ortzegunetik larunbatera, 18:00etatik 20:00etara eta igandetan 11:30etik 13:30era). Inaugurazio ekitaldia apirilaren 21ean, ortziralean 18:00etan eginen dute eta ondotik, 19:30ean, Kabarna otxoteak kontzertua eskainiko du.

Isidoro Fagoagari buruzko erakusketa Berako Kultur Etxea

Apirilaren 21etik maiatzaren 1era erakusketa zabalduko da Berako Kultur Etxean

Isidoro Fagoaga, bada tenorea! izenburupean urte osorako zenbait ekitaldi prestatu dituzte Beran. Apirilaren 21etik maiatzaren 21era Isidoro Fagoagaren ibilbidea biltzen duen erakusketa irekiko da Kultur Etxean (ortzegunetik larunbatera, 18:00etatik 20:00etara eta igandetan 11:30etik 13:30era). Inaugurazio ekitaldia apirilaren 21ean, ortziralean 18:00etan eginen dute eta ondotik, 19:30ean, Kabarna otxoteak kontzertua eskainiko du.



16:00
18:30

Estresa eta antsietatea gainditzeko tailerra eskainiko dute Elizondon

Baztan | Ikastaroak

Apirilaren 27an eta maiatzaren 4 eta 11n Osasun Etxean Estresa eta antsietatea gainditzeko tailerra antolatu dute Elizondoko Osasun Etxeak. Apirilaren 27 eta maiatzaren 4 eta 11n eskainiko dute Osasun Etxeko erabilera anitzeko gelan, 16:00etatik 18:30 arte.

Estresa eta antsietatea gainditzeko tailerra eskainiko dute Elizondon

Apirilaren 27an eta maiatzaren 4 eta 11n Osasun Etxean

Estresa eta antsietatea gainditzeko tailerra antolatu dute Elizondoko Osasun Etxeak. Apirilaren 27 eta maiatzaren 4 eta 11n eskainiko dute Osasun Etxeko erabilera anitzeko gelan, 16:00etatik 18:30 arte.



11:04
19:30

Etxalarko bestetako kartel eta azal lehiaketa

Bortziriak Etxalar | Lehiaketak

Maiatzaren 31 bitarte aurkez daitezke lanak Kultur Etxean Etxalarko Kultura Batzordeak, bestetako azal eta kartel lehiaketa deialdia zabaldu du lehen aldiz. Edonork parte har dezake, bakoitzak nahi bertze lan aurkeztuz. Kartelak A3 tamainan inprimatuta aurkeztu beharko dira eta baita formatu digitalean  ere, 300eko erresoluzioarekin eta bertikalean, edo kartulina edo paper lodian. Azalak berriz, paper lodi edo kartulinan A4 neurrian aurkeztu behar dira eta marrazki edo argazkiak erabilita, diseinu bertikala osatu beharko da. 

Etxalarko bestetako kartel eta azal lehiaketa

Maiatzaren 31 bitarte aurkez daitezke lanak Kultur Etxean

Etxalarko Kultura Batzordeak, bestetako azal eta kartel lehiaketa deialdia zabaldu du lehen aldiz. Edonork parte har dezake, bakoitzak nahi bertze lan aurkeztuz. Kartelak A3 tamainan inprimatuta aurkeztu beharko dira eta baita formatu digitalean  ere, 300eko erresoluzioarekin eta bertikalean, edo kartulina edo paper lodian. Azalak berriz, paper lodi edo kartulinan A4 neurrian aurkeztu behar dira eta marrazki edo argazkiak erabilita, diseinu bertikala osatu beharko da. 



17:00
20:00

Jaizkibel konpainiaren 20. urteurrena

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

‘Alardearen seme-alabak’ pelikularen proiekzioa eta solasaldia ere izan zituzten ortzegun arratsaldean Arizkunenean Jaizkibel konpainiaren 20. Urteurrenaren erakusketa ikusgai dago Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean maiatzaren 4tik 11ra, 17:00etatik 20:00etara, Jaizkibel konpainiak eta Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuak antolatuta. Lehen egunean, maiatzaren 4an, ortzegunean 18:30ean, ‘Alardearen seme-alabak’ pelikularen proiekzioa eta solasaldia ere izan zuten Arizkunenean.

Jaizkibel konpainiaren 20. urteurrena Arizkunenea

‘Alardearen seme-alabak’ pelikularen proiekzioa eta solasaldia ere izan zituzten ortzegun arratsaldean Arizkunenean

Jaizkibel konpainiaren 20. Urteurrenaren erakusketa ikusgai dago Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean maiatzaren 4tik 11ra, 17:00etatik 20:00etara, Jaizkibel konpainiak eta Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuak antolatuta. Lehen egunean, maiatzaren 4an, ortzegunean 18:30ean, ‘Alardearen seme-alabak’ pelikularen proiekzioa eta solasaldia ere izan zuten Arizkunenean.



20:00
23:30

Txinoko festak

Leitzaldea Goizueta | Bestak

Xabier Legarreta eta Julio Sotoren bertso saioarekin hasiko dira ostiralean  Ohiturari segituz, maiatzeko lehenbiziko asteburuan zubiz bestaldera dagoen Txino auzoko festak izango dituzte hamalaugarren urtez Goizuetan, Gazte Asanbladak, Ezker Abertzaleak, Guraso Elkarteak, Zubiondok, Umore Onak eta Udalak antolatuta. 

Txinoko festak

Xabier Legarreta eta Julio Sotoren bertso saioarekin hasiko dira ostiralean 

Ohiturari segituz, maiatzeko lehenbiziko asteburuan zubiz bestaldera dagoen Txino auzoko festak izango dituzte hamalaugarren urtez Goizuetan, Gazte Asanbladak, Ezker Abertzaleak, Guraso Elkarteak, Zubiondok, Umore Onak eta Udalak antolatuta. 



09:00
19:00

Bortzirietako Haur Garapen XI. Jardunaldiak

Lesakako erabilera anitzeko udal aretoa (Koskontako Bidea, 7-2.), Bortziriak Lesaka | Jardunaldiak

Hamekagarren edizioa Lesakako udalaren erabilera anitzeko aretoan eginen dute maiatzaren 6an eta 9an  Bortzirietako haur garapen jardunaldien hamekagarren edizioa eginen dute maiatzaren 6an eta 9an Lesakako udalaren erabilera anitzeko aretoan. Lesakako Osasun Zentroak eta Guztiok taldeak, La Caixaren Gizarte Ekintzaren eta Berako eta Lesakako Udalen laguntzaz antolatutako jardunaldiak “Ahalmen handiak: Balioespena eta esku-hartzea eskola eta familia ingurunean” goiburupean eginen dituzte.

Bortzirietako Haur Garapen XI. Jardunaldiak Lesakako erabilera anitzeko udal aretoa (Koskontako Bidea, 7-2.)

Hamekagarren edizioa Lesakako udalaren erabilera anitzeko aretoan eginen dute maiatzaren 6an eta 9an 

Bortzirietako haur garapen jardunaldien hamekagarren edizioa eginen dute maiatzaren 6an eta 9an Lesakako udalaren erabilera anitzeko aretoan. Lesakako Osasun Zentroak eta Guztiok taldeak, La Caixaren Gizarte Ekintzaren eta Berako eta Lesakako Udalen laguntzaz antolatutako jardunaldiak “Ahalmen handiak: Balioespena eta esku-hartzea eskola eta familia ingurunean” goiburupean eginen dituzte.


20:30
02:00

Rugbyaren gaupasa Larraintzarren

Larraintzar, Baztan | Ospakizunak

Zikiro afarirako txartelak salgai daude Baztan, Ultzama eta Donezteben Menditarrak BRT errugbi taldearen rugbyaren gaupasa hamalaugarren urtez eginen da aurten, maiatzaren 6an Larraintzarren (Ultzama). Inguruan errugbiaren kirol eskaintza mantentzeko behar beharrezko oinarri ekonomikoa da ospakizuna, antolakuntzan zailtasunak eta eskakizunak areagotuz bait doaz urtez urte. Afarirako txartelak salgai daude maiatzaren 3a arte Baztango Kasinon, Ultzamako Larraintzarko Ostatuan, Doneztebeko Titin eta Iturengo Herriko Ostatuan. 

Rugbyaren gaupasa Larraintzarren Larraintzar

Zikiro afarirako txartelak salgai daude Baztan, Ultzama eta Donezteben

Menditarrak BRT errugbi taldearen rugbyaren gaupasa hamalaugarren urtez eginen da aurten, maiatzaren 6an Larraintzarren (Ultzama). Inguruan errugbiaren kirol eskaintza mantentzeko behar beharrezko oinarri ekonomikoa da ospakizuna, antolakuntzan zailtasunak eta eskakizunak areagotuz bait doaz urtez urte. Afarirako txartelak salgai daude maiatzaren 3a arte Baztango Kasinon, Ultzamako Larraintzarko Ostatuan, Doneztebeko Titin eta Iturengo Herriko Ostatuan. 


22:00
02:00

Juantxo Skalari&Rude Band, Willis Drummond eta Koban taldeak Igantzin

Igantziko frontoia, Bortziriak Igantzi | Kontzertuak

Xabi Telletxearen omenez eginen den BTT jautsieraren ondotik, arratsean, trikipoteoa eta musika izanen da, Udalak eta gazteek antolatuta  Igantziko gazteek, Udalarekin batera eta herriko ostatuen eta gurasoen laguntzaz kontzertuak antolako dituzte maiatzaren 6an. Larunbat arratsaldeko 8:30ean trikipoteoa izanen da giroa animatzeko eta gaueko 10:00etan hasita kontzertuak Iruñeko Juantxo Skalari&Rude Band, Baionako Willis Drummond eta Donostiako Koban taldeekin. Sarrera doan izanen da.

Juantxo Skalari&Rude Band, Willis Drummond eta Koban taldeak Igantzin Igantziko frontoia

Xabi Telletxearen omenez eginen den BTT jautsieraren ondotik, arratsean, trikipoteoa eta musika izanen da, Udalak eta gazteek antolatuta 

Igantziko gazteek, Udalarekin batera eta herriko ostatuen eta gurasoen laguntzaz kontzertuak antolako dituzte maiatzaren 6an. Larunbat arratsaldeko 8:30ean trikipoteoa izanen da giroa animatzeko eta gaueko 10:00etan hasita kontzertuak Iruñeko Juantxo Skalari&Rude Band, Baionako Willis Drummond eta Donostiako Koban taldeekin. Sarrera doan izanen da.