Arantzako Euskara Batzordeak eta UEMAk antolatuta, ortzegun arratsaldeko 3etatik 5etara Arantzako Euskara Batzordeak eta UEMAk antolatuta, bertako haur eta gurasoentzako tailerra izanen da ortzegun honetan, hilak 4, 15:00etatik 17:00etara eskolan. UEMAko teknikariek gidatuko duten tailerrean gurasoek eta haurrek parte hartuko dute.
Maiatzaren 4an, ‘Zahartzea, ezagutza eta dementzia’ gaiari buruz ariko da Juan Lahuerta ospitaleko zuzendari medikua Elizondoko Benito Menni ospitalaren eskutik, buruko eritasun batzuen sorburua ezagutuz, horiek prebenitzen laguntzeko eta jendartea kontzientziatzeko asmoarekin solasaldiak eskainiko ditu datozen asteotan, hiru ortzegunez. Lehenbizikoa maiatzaren 4an, ortzegun arratsaldeko 6etan izanen da Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean eta Zahartzea, ezagutza eta dementzia izanen ditu hizpide Juan Lahuerta neurologo eta Benito Menni ospitaleko zuzendari medikuak. Sarrera doan izanen da eta nahi duen guziarentzako irekitako solasaldia izanen da.
Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, Pilar Seminario adituaren eskutik Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatuta, 0-3 urte bitarteko haurren Guraso Eskola eginen dute. Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, hilabeteko bat, eta izen emateko epea martxoaren 15ean akituko da, Baztango Udaleko 948 580006 telefonora deituz.
Lanak ekainaren 2ra arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 23an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 2a (ortziralea) eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere gelditzen ahal da.
Lanak maiatzaren 19a baino lehen aurkeztu behar dira Berako kultur etxean Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoaldeko 30. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 19a baino lehen, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.
Lanak ekainaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko buzoian Elizondoko Herriak bestetako kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Lehiaketa irekia izanen da eta nahi adina lan aurkezten ahal izanen dira. Ondoko testua agertu beharko da: Santioak 2017 Elizondoko bestak, Uztailaren 24tik 28ra. Ekainaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dira.
Parte hartzeko izen ematea apirilaren 20tik ekainaren 5era ireki da Berroeta-Abartan-Saioa mendi lasterketa antolatu du lehen aldiz Berroetako herriak, Baztango Udalaren eta Basaburua Kirol Taldearen laguntzaz ekainaren 18an. Izen emateko epea apirilaren 20tik ekainaren 5era ireki da.
Apirilaren 21etik maiatzaren 1era erakusketa zabalduko da Berako Kultur Etxean Isidoro Fagoaga, bada tenorea! izenburupean urte osorako zenbait ekitaldi prestatu dituzte Beran. Apirilaren 21etik maiatzaren 21era Isidoro Fagoagaren ibilbidea biltzen duen erakusketa irekiko da Kultur Etxean (ortzegunetik larunbatera, 18:00etatik 20:00etara eta igandetan 11:30etik 13:30era). Inaugurazio ekitaldia apirilaren 21ean, ortziralean 18:00etan eginen dute eta ondotik, 19:30ean, Kabarna otxoteak kontzertua eskainiko du.
Apirilaren 27an eta maiatzaren 4 eta 11n Osasun Etxean Estresa eta antsietatea gainditzeko tailerra antolatu dute Elizondoko Osasun Etxeak. Apirilaren 27 eta maiatzaren 4 eta 11n eskainiko dute Osasun Etxeko erabilera anitzeko gelan, 16:00etatik 18:30 arte.
Maiatzaren 31 bitarte aurkez daitezke lanak Kultur Etxean Etxalarko Kultura Batzordeak, bestetako azal eta kartel lehiaketa deialdia zabaldu du lehen aldiz. Edonork parte har dezake, bakoitzak nahi bertze lan aurkeztuz. Kartelak A3 tamainan inprimatuta aurkeztu beharko dira eta baita formatu digitalean ere, 300eko erresoluzioarekin eta bertikalean, edo kartulina edo paper lodian. Azalak berriz, paper lodi edo kartulinan A4 neurrian aurkeztu behar dira eta marrazki edo argazkiak erabilita, diseinu bertikala osatu beharko da.
‘Alardearen seme-alabak’ pelikularen proiekzioa eta solasaldia ere izan zituzten ortzegun arratsaldean Arizkunenean Jaizkibel konpainiaren 20. Urteurrenaren erakusketa ikusgai dago Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean maiatzaren 4tik 11ra, 17:00etatik 20:00etara, Jaizkibel konpainiak eta Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuak antolatuta. Lehen egunean, maiatzaren 4an, ortzegunean 18:30ean, ‘Alardearen seme-alabak’ pelikularen proiekzioa eta solasaldia ere izan zuten Arizkunenean.