Apirilaren 24an solasaldia eskainiko du Amaia Meoki dietistak, Baztango Gizarte Zerbitzuen eskutik 'Alergiak, intolerantziak eta elikadura osasuntsua'-ren inguruko solasaldia antolatu du Baztango Gizarte Zerbitzuak apirilaren 24an 17:00etatik 18:00etara Arizkunenean. Amaia Meoki dietista izanen da hizlaria. Izen-ematea beharrezkoa da udaletxera deituz (948 580006 telefonoa) apirilaren 21a bitarte.
Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Berdintasun Batzordeak antolatuta, astelehenean 17:30ean eskolan Haur transexualitatea: ulertu lagundu ahal izateko hitzaldia eskainiko dute apirilaren 24an, astelehenean 17:30ean Goizuetako eskolako jantokian. Erika Salbatierra sexologoa eta Chrysallis elkarteko Edurne Korch eta Asier Mariezkurrenaren testigantzak entzuteko aukera izanen dute bertaratzen direnek. Hitzaldia egiten den bitartean ludoteka zerbitzua izanen da.
Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, Pilar Seminario adituaren eskutik Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatuta, 0-3 urte bitarteko haurren Guraso Eskola eginen dute. Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, hilabeteko bat, eta izen emateko epea martxoaren 15ean akituko da, Baztango Udaleko 948 580006 telefonora deituz.
Lanak ekainaren 2ra arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 23an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 2a (ortziralea) eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere gelditzen ahal da.
Lanak maiatzaren 19a baino lehen aurkeztu behar dira Berako kultur etxean Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoaldeko 30. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 19a baino lehen, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.
Apirilaren 28ra bitarte aurkez daitezke lanak Doneztebeko San Pedro Bestak iragartzeko kartel lehiaketa martxan dago eta apirilaren 28ko 14:00 arte lanak aurkezteko aukera bada (oinarriak udaletxean edo sare sozialetan).
Lanak ekainaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko buzoian Elizondoko Herriak bestetako kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Lehiaketa irekia izanen da eta nahi adina lan aurkezten ahal izanen dira. Ondoko testua agertu beharko da: Santioak 2017 Elizondoko bestak, Uztailaren 24tik 28ra. Ekainaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dira.
Parte hartzeko izen ematea apirilaren 20tik ekainaren 5era ireki da Berroeta-Abartan-Saioa mendi lasterketa antolatu du lehen aldiz Berroetako herriak, Baztango Udalaren eta Basaburua Kirol Taldearen laguntzaz ekainaren 18an. Izen emateko epea apirilaren 20tik ekainaren 5era ireki da.
Apirilaren 21etik maiatzaren 1era erakusketa zabalduko da Berako Kultur Etxean Isidoro Fagoaga, bada tenorea! izenburupean urte osorako zenbait ekitaldi prestatu dituzte Beran. Apirilaren 21etik maiatzaren 21era Isidoro Fagoagaren ibilbidea biltzen duen erakusketa irekiko da Kultur Etxean (ortzegunetik larunbatera, 18:00etatik 20:00etara eta igandetan 11:30etik 13:30era). Inaugurazio ekitaldia apirilaren 21ean, ortziralean 18:00etan eginen dute eta ondotik, 19:30ean, Kabarna otxoteak kontzertua eskainiko du.
Aurten Liburuaren Eguna ere ospatu dute apirilaren 23an, baina apirilaren 28tik maiatzaren 1era izanen dira ekitaldi gehienak Urtero bezala, prest ditu Igantziko Euskara Batzordeak Udaberriko Bestak. Aurten, gainera, Liburutegiko Taldeak Liburuaren Eguna antolatu du apirilaren 23an, igandean. Eskulanak, ipuin kontalaria, pintxo pote berezia eta haurrentzako pelikula izan zuten.