Apirilak 8

0-3 urteko haurren Guraso Eskola

2017/03/20

|Ikastaroak

Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, Pilar Seminario adituaren eskutik 

Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatuta, 0-3 urte bitarteko haurren Guraso Eskola eginen dute. Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, hilabeteko bat, eta izen emateko epea martxoaren 15ean akituko da, Baztango Udaleko 948 580006 telefonora deituz. 

Autodefentsa feminista tailerra Baztanen

2017/04/01

|Tailerrak

Apirilaren 1ean eta 8an eskainiko dute Arizkunenean eta martxoaren 27ra bitarte apunta daiteke

Emakumeendako autodefentsa feminista tailerra eginen dute apirilaren 1ean eta 8an, larunbatetan 09:30etik 13:30era (guztira 8 orduko tailerra) Arizkunenea Kultur Etxean. Baztango Bilgune Feministak antolatu du tailerrak, Baztango Udalaren laguntzaz eta izen ematea martxoaren 27a baino lehen egin behar da 650 729639 telefonora watsapa edo mezua bidaliz edo ba2feminista@baztan.eus helbide elektronikora idatziz.