Ostiralean 23:00etan Leitzako Torrean Torrea Libre dinamikaren barrenean, Jurgi Ekiza barkalariak kontzertua eskainiko du apirilaren 7an Torrean, 23:00etatik aurrera. Sarrera 5 euro ordaindu beharko da. Musikari baionarra Willis Drummond taldeko kidea ere bada, baina oraingoan bakarka eskainiko du emanaldia.
Ondotik bazkaria izanen da Arleun elkatean eta arratsalde apalean kontzertuak Zugarramurdi-Urdazubi aldean osatu zen Korrika batzordea fin-fin aritu da lanean, eta Korrika kulturalaren baitan, apirilaren 8an Zugarramurdin izanen da besta: goizean Bote luze txapelketa izanen da Sara, Senpere, Etxalar eta Zugarramurdiren artean. Ondotik bazkaria Arleun elkartean (izena Maxintxenean eman behar da), eta arratsalde apalean kontzertuak: Joseba B. Lenoir Trio eta talde sorpresaren bat.
Larunbat arratsaldeko 5etan hasita Anaitasuna kiroldegian ariko dira txartela lortu duten zortzi bertsolariak Apirilaren 8an, larunbatean, jokatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala. 17:00etan hasiko da, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian. Zortzi bertsolari ariko dira oholtza gainean, finalaurrekoetako saio bakoitza irabazitako hiru bertsolariak (Julio Soto, Xabi Maia eta Eneko Fernandez), eta puntuazioaren araberako hurrengo bostak (Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes ‘Itturri’, Xabier Terreros eta Julen Zelaieta.
Larunbatean 19:00etan lehen deialdian eta 19:30ean bigarrenean Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteak urteko batzarra eginen du apirilaren 8an, larunbatean 19:00etan lehen deialdian eta 19:30ean bigarrenean, elkartearen egoitzan.
Larunbatean 19:00etan Kultur Etxean Les figurettes antzerki taldeak La caja mágica antzezlana eskainiko du apirilaren 8an, larunbatean 19:00etan Kultur Etxean. Ordu eta erdi irauten du gaztelaniaz eskainiko den antzezlanak. Sarrera 3 euro gostako da.
Larunbat arratsaldeko 8etan elizan Oraingoan Doneztebeko Mendi Abesbatzakoek Kontzertu Sakroa prestatu dute, apirilaren 8an, larunbat arratsaldeko 8etan Doneztebeko elizan eskaintzeko asmoz. Kontzertuan mundu osoko obrak jaso dituzte, bakoitza bere ezaugarri eta aberastasunekin, baina denak liturgiako testuetan oinarrituta.
Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, Pilar Seminario adituaren eskutik Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatuta, 0-3 urte bitarteko haurren Guraso Eskola eginen dute. Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, hilabeteko bat, eta izen emateko epea martxoaren 15ean akituko da, Baztango Udaleko 948 580006 telefonora deituz.
Apirilaren 1ean eta 8an eskainiko dute Arizkunenean eta martxoaren 27ra bitarte apunta daiteke Emakumeendako autodefentsa feminista tailerra eginen dute apirilaren 1ean eta 8an, larunbatetan 09:30etik 13:30era (guztira 8 orduko tailerra) Arizkunenea Kultur Etxean. Baztango Bilgune Feministak antolatu du tailerrak, Baztango Udalaren laguntzaz eta izen ematea martxoaren 27a baino lehen egin behar da 650 729639 telefonora watsapa edo mezua bidaliz edo ba2feminista@baztan.eus helbide elektronikora idatziz.
Ortzegunean arratseko 8etan Kataku Herri Ostatuan Askapena, Euskal Herriko Erakunde Internazionalista 30. Urteurrena ospatzen ari da. Ospakizuna lanean, ordea, eta ‘Borrokak uztartzen’ izenburupean brigaden aurkezpenak egiten ari da Nafarroako Askapena herriz herri. Apirilaren 6an, ortzegunean 20:00etan Palestinako brigaden aurkezpena eginen dute Berako Kataku Herri Ostatuan.
Lanak ekainaren 2ra arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 23an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 2a (ortziralea) eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere gelditzen ahal da.
Lanak maiatzaren 19a baino lehen aurkeztu behar dira Berako kultur etxean Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoaldeko 30. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 19a baino lehen, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.