Iratxe Kontsumitzaile elkartaek informazioa emanen du ortzegun eguerdian gazteleraz eta arratsaldean euskaraz Arizkunenean Gasa eta argindarra, kontsumitzaileen eskubide eta aukerak solasaldia antolatu dute Iratxe Kontsumitzaile elkarteak eta Baztango Udalak martxoaren 30ean Arizkunenean. 12:15ean gazteleraz eta 19:00etan euskaraz. Fakturak eramatea aholkatu dute.
Lanak apirilaren 7ra bitarte aurkez daitezke eta herri bozketaren bidez aukeratuko dira irabazleak Lesakako Udalak, 2017ko Sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du, Lesakan jaio edota bertan bizi direnentzat. Lanak udal bulegoetan aurkezteko epea apirilaren 7ko 13:00etan akautuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz.
Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, Pilar Seminario adituaren eskutik Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatuta, 0-3 urte bitarteko haurren Guraso Eskola eginen dute. Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, hilabeteko bat, eta izen emateko epea martxoaren 15ean akituko da, Baztango Udaleko 948 580006 telefonora deituz.
Harribeltz rokodromoa larunbatean aurkeztuko dute Leitzako Atekabeltz Herrigunean biltzen diren herriko eragile desberdinen erakusle izanen da bigarrenez antolatu duten Ateka Astea. Martxoaren 22an hasi eta 30era arte, ekitaldi ugari eta anitzak dituzte prest. Tartean, Atekabeltzeko ganbaran auzolanean egin duten Harribeltz rokodromoaren aurkezpena eginen dute larunbatean.