Martxoak 29

Lesakako Sanferminetarako kartel eta azal lehiaketa

2017/03/09

Bortziriak Lesaka |Lehiaketak

Lanak apirilaren 7ra bitarte aurkez daitezke eta herri bozketaren bidez aukeratuko dira irabazleak

Lesakako Udalak, 2017ko Sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du, Lesakan jaio edota bertan bizi direnentzat. Lanak udal bulegoetan aurkezteko epea apirilaren 7ko 13:00etan akautuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz. 

III. Energia jardunaldiak Leitzan

2017/03/16

Leitzaldea Leitza |Jardunaldiak

LeitzEKO Kontsumo taldearen eta Udalaren eskutik, martxoaren 16, 23 eta 29an

LeitzEKO Kontsumo taldeak eta Udalak elkarlanean antolatu dituzte III. Energia jardunaldiak. Martxoaren 16, 23 eta 29an izanen diren saioak, guztiak 19:00etan. 

0-3 urteko haurren Guraso Eskola

2017/03/20

|Ikastaroak

Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, Pilar Seminario adituaren eskutik 

Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatuta, 0-3 urte bitarteko haurren Guraso Eskola eginen dute. Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, hilabeteko bat, eta izen emateko epea martxoaren 15ean akituko da, Baztango Udaleko 948 580006 telefonora deituz. 

Ateka Astea Leitzan

2017/03/22

Atekabeltza | Leitza |Ospakizunak

Harribeltz rokodromoa larunbatean aurkeztuko dute

Leitzako Atekabeltz Herrigunean biltzen diren herriko eragile desberdinen erakusle izanen da bigarrenez antolatu duten Ateka Astea. Martxoaren 22an hasi eta 30era arte, ekitaldi ugari eta anitzak dituzte prest. Tartean, Atekabeltzeko ganbaran auzolanean egin duten Harribeltz rokodromoaren aurkezpena eginen dute.