8 kilometro luze duen lasterketan 28 oztopo gainditu beharko dituzte kirolariek Igantziko proba berezian Martxoaren 17an ideki zituen berriz ateak Igantziko Irrisarri Land Abentura Parkeak, jarduera berriak, hobekuntzak eta handitze lanak egin dituzte instalazioetan eta ekitaldi berriak eskainiko dituzte. Lehenbiziko ekitaldi handia martxoaren 26an, igande goizean eginen den Gladiator’s Day proba gogorraren hirugarren edizioa izanen da.
Lanak apirilaren 7ra bitarte aurkez daitezke eta herri bozketaren bidez aukeratuko dira irabazleak Lesakako Udalak, 2017ko Sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du, Lesakan jaio edota bertan bizi direnentzat. Lanak udal bulegoetan aurkezteko epea apirilaren 7ko 13:00etan akautuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz.
LeitzEKO Kontsumo taldearen eta Udalaren eskutik, martxoaren 16, 23 eta 29an LeitzEKO Kontsumo taldeak eta Udalak elkarlanean antolatu dituzte III. Energia jardunaldiak. Martxoaren 16, 23 eta 29an izanen diren saioak, guztiak 19:00etan.
Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, Pilar Seminario adituaren eskutik Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatuta, 0-3 urte bitarteko haurren Guraso Eskola eginen dute. Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, hilabeteko bat, eta izen emateko epea martxoaren 15ean akituko da, Baztango Udaleko 948 580006 telefonora deituz.
Harribeltz rokodromoa larunbatean aurkeztuko dute Leitzako Atekabeltz Herrigunean biltzen diren herriko eragile desberdinen erakusle izanen da bigarrenez antolatu duten Ateka Astea. Martxoaren 22an hasi eta 30era arte, ekitaldi ugari eta anitzak dituzte prest. Tartean, Atekabeltzeko ganbaran auzolanean egin duten Harribeltz rokodromoaren aurkezpena eginen dute larunbatean.
Artisau Feriaren eta gazta lehiaketaren hamargarren edizioa eginen dituzte igandean Martxoko azken asteburuan eginen da berriz ere Sunbillako Asteburu Kulturala. Ekitaldiz gainezka dator eta igandean, artisau feriaren eta gazta lehiaketaren hamargarren edizioak beteko dituzte.