Larunbata, martxoak 11



05:00

Xabierrera Erreka elkartearekin

Malerreka Doneztebe | Besteak

Martxoaren 11n joanen da Iruñera, handik Xabierrera dauden 42 kilometroak oinez egiteko  Xabierrera joateko autobusa antolatu du Errekak aurten ere. Autobusa  martxoaren 11n, larunbatean, Beratik goizeko 04:45ean eta Doneztebetik 05.00etan abiatuko da. Iruñean geldituko da, handik Xabierrera dauden 42 kilometroko ibilbidea oinez egiteko.  

Xabierrera Erreka elkartearekin

Martxoaren 11n joanen da Iruñera, handik Xabierrera dauden 42 kilometroak oinez egiteko 

Xabierrera joateko autobusa antolatu du Errekak aurten ere. Autobusa  martxoaren 11n, larunbatean, Beratik goizeko 04:45ean eta Doneztebetik 05.00etan abiatuko da. Iruñean geldituko da, handik Xabierrera dauden 42 kilometroko ibilbidea oinez egiteko.  


08:30

Haziaren Eguna Lekarozen

Baztan Lekaroz | Ospakizunak

Martxoaren 17an, berriz, bertako sagardoen dastaketa eginen dute Arizkunen  Baztango agroekologia eskola herritarraren baitan, bi hitzordu izanen dira egunotan. Martxoaren 11n, Haziaren Eguna antolatu dute Hazitik Hozie eta Legate elkarteek, aurtengoa Lekarozen. 

Haziaren Eguna Lekarozen

Martxoaren 17an, berriz, bertako sagardoen dastaketa eginen dute Arizkunen 

Baztango agroekologia eskola herritarraren baitan, bi hitzordu izanen dira egunotan. Martxoaren 11n, Haziaren Eguna antolatu dute Hazitik Hozie eta Legate elkarteek, aurtengoa Lekarozen. 


11:00

Plaza dantzak Goizuetan

Leitzaldea Goizueta | Ikastaroak

Hilabetean behin antolatu du Umore Ona elkarteak larunbat goizetan Mikel Lasarte irakaslearekin Martxoaren 11n hasita, Plazan dantzan ikastaroa izango da Umore Ona dantza taldearen eskutik. Lekunberritik etorriko da Mikel Lasarte eta berarekin izango dira saioak plaza dantzak ikasteko. Mikel, Leitzan ere plaza dantzak irakasten ibilia da. 

Plaza dantzak Goizuetan

Hilabetean behin antolatu du Umore Ona elkarteak larunbat goizetan Mikel Lasarte irakaslearekin

Martxoaren 11n hasita, Plazan dantzan ikastaroa izango da Umore Ona dantza taldearen eskutik. Lekunberritik etorriko da Mikel Lasarte eta berarekin izango dira saioak plaza dantzak ikasteko. Mikel, Leitzan ere plaza dantzak irakasten ibilia da. 


14:00

Kantu zahar bazkaria Ibardingo Mendikon

Ibardingo Mendiko sagardotegia, Bortziriak Bera | Kantak

Garapen agente izandako Arantxa Arregi omenduko dute, eskualdean turismoa eta kultura sustatzen egindako lana eskertzeko  Berako Ibardingo Mendiko sagardotegian Kantu Zahar bazkaria antolatu dute aurten ere, martxoaren 11n. Larunbat horretan 14:00etan eginen den bazkariaren eta bertan banatuko den kantu liburuaren prezioa 45 eurokoa da. Gainera, urtetan Cederna-Garalur erakundearen eskualdeko garapen-agentea izan den Arantxa Arregiri omenaldia eskaintzeko aprobetxatuko dute.

Kantu zahar bazkaria Ibardingo Mendikon Ibardingo Mendiko sagardotegia

Garapen agente izandako Arantxa Arregi omenduko dute, eskualdean turismoa eta kultura sustatzen egindako lana eskertzeko 

Berako Ibardingo Mendiko sagardotegian Kantu Zahar bazkaria antolatu dute aurten ere, martxoaren 11n. Larunbat horretan 14:00etan eginen den bazkariaren eta bertan banatuko den kantu liburuaren prezioa 45 eurokoa da. Gainera, urtetan Cederna-Garalur erakundearen eskualdeko garapen-agentea izan den Arantxa Arregiri omenaldia eskaintzeko aprobetxatuko dute.


14:30

Garagardo festa Torrean

Leitzako Torrea, Leitzaldea Leitza | Ospakizunak

Bazkaria eta bazkal osteko kantaldiaren ondotik, Deiedra taldeak kontzertua eskainiko du Leitzako Torreak antolatuta, martxoaren 11n, larunbatean 14:30ean bazkaria izanen da, bazkal ostean kantaldia eta 23:00etan Deiedra taldearen kontzertua. Euskal Herrian ekoiztutako garagardo artisauak edateko aukera izanen da.

Garagardo festa Torrean Leitzako Torrea

Bazkaria eta bazkal osteko kantaldiaren ondotik, Deiedra taldeak kontzertua eskainiko du

Leitzako Torreak antolatuta, martxoaren 11n, larunbatean 14:30ean bazkaria izanen da, bazkal ostean kantaldia eta 23:00etan Deiedra taldearen kontzertua. Euskal Herrian ekoiztutako garagardo artisauak edateko aukera izanen da.


17:00

Arantzako II. Trikitixa Jaialdia

Arantzako pilotalekua, Bortziriak Arantza | Jaialdiak

Pantaleon Errandonea omenduko du Arantzako Udalak larunbatean eta Pelle-Ttikiren 10. Urteurrena eta Gure Esku Dago bertso afaria ere izanen dute Iaz burutu zen lehenbiziko edizioa eta arrakastatsua izan zen. Aurten ere, trikiti eta pandero soinuak nagusituko dira Arantzako frontoian, bertze urte batez, Trikitixa Jaialdia antolatu baitu Arantzako Udaleko Kultura Batzordeak martxoaren 11rako. 

Arantzako II. Trikitixa Jaialdia Arantzako pilotalekua

Pantaleon Errandonea omenduko du Arantzako Udalak larunbatean eta Pelle-Ttikiren 10. Urteurrena eta Gure Esku Dago bertso afaria ere izanen dute

Iaz burutu zen lehenbiziko edizioa eta arrakastatsua izan zen. Aurten ere, trikiti eta pandero soinuak nagusituko dira Arantzako frontoian, bertze urte batez, Trikitixa Jaialdia antolatu baitu Arantzako Udaleko Kultura Batzordeak martxoaren 11rako. 


19:00

Francoren bilobari gutuna antzezlana

Berako Kultur Etxea, Bera | Antzerkiak

Larunbatean 19:00etatik aitzinera Kultur Etxean Donostia Antzerki Saria irabazi berria duen antzezlana ikusteko aukera izanen da  Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia eta Le Petit Theatre de Pain antzerki taldeek elkarlanean Francoren bilobari gutuna antzezlan arrakastatsua eskainiko dute martxoaren 11n, larunbatean 19:00etan Berako Kultur Etxean, Berako Euskara Batzordeak, Nafarroako Antzoki Sareearen, Berako Kultur Batzordearen eta Berako Udalaren laguntzaz antolatua. Sarrerak salgai daude Errekalde eta Xugan, 10 euroren truke. 

Francoren bilobari gutuna antzezlana Berako Kultur Etxea

Larunbatean 19:00etatik aitzinera Kultur Etxean Donostia Antzerki Saria irabazi berria duen antzezlana ikusteko aukera izanen da 

Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia eta Le Petit Theatre de Pain antzerki taldeek elkarlanean Francoren bilobari gutuna antzezlan arrakastatsua eskainiko dute martxoaren 11n, larunbatean 19:00etan Berako Kultur Etxean, Berako Euskara Batzordeak, Nafarroako Antzoki Sareearen, Berako Kultur Batzordearen eta Berako Udalaren laguntzaz antolatua. Sarrerak salgai daude Errekalde eta Xugan, 10 euroren truke. 



19:00
18:00

Emakume Langilearen Eguna Bortzirietan

Bortziriak | Ospakizunak

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Berako Goldatz emakume feminista taldeak antolatuta Martxoren 8ko Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Berako Goldatz Emakume Feminista Taldeak.

Emakume Langilearen Eguna Bortzirietan

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Berako Goldatz emakume feminista taldeak antolatuta

Martxoren 8ko Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Berako Goldatz Emakume Feminista Taldeak.



18:00
20:00

Juanjo Etxabegurenen margolanak Taupadak aretoan

Taupadak, Lesaka | Erakusketak

Ortzirale arratsaldean egin zuten inaugurazioa Taupadak gunean eta margolariarekin egoteko aukera izan zen Juanjo Etxabeguren (Irun, 1959) margolariaren erakusketa zabalik da Lesakako Taupadak arte eta artisautzaren gunean otsailaren 10etik martxoaren 12ra. Bihotzkada Kolektiboak antolatutako erakusketaren inaugurazioa otsailaren 10ean egin zuten, margolaria bertan zela.

Juanjo Etxabegurenen margolanak Taupadak aretoan Taupadak

Ortzirale arratsaldean egin zuten inaugurazioa Taupadak gunean eta margolariarekin egoteko aukera izan zen

Juanjo Etxabeguren (Irun, 1959) margolariaren erakusketa zabalik da Lesakako Taupadak arte eta artisautzaren gunean otsailaren 10etik martxoaren 12ra. Bihotzkada Kolektiboak antolatutako erakusketaren inaugurazioa otsailaren 10ean egin zuten, margolaria bertan zela.



19:00
21:00

Emakumearen Egunaren ingurukoak Baztanen

Baztan | Ospakizunak

Hasteko, ‘Ez da kasualitatea’ bertso saio musikatua martxoaren 5ean Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuak eta Baztango Bilgune Feministak.

Emakumearen Egunaren ingurukoak Baztanen

Hasteko, ‘Ez da kasualitatea’ bertso saio musikatua martxoaren 5ean

Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuak eta Baztango Bilgune Feministak.



19:00
20:00

Emakumearen Eguneko ospakizunak Malerrekan

Malerreka | Ospakizunak

Martxoaren 10ean Mendi abesbatzaren emanaldi berezia eta 12an ‘Testurak’ bertso-saio literarioa izanen dira Emakume Langilearen Nazioarteko Eguneko ospakizunak Malerrekako Mankomunitateko Prebentzio batzordearekin eta Mendaur Institutukoekin elkarlanean lotu dituzte, egitarau anitza osatuz. Hasteko, martxoaren 6an, astelehenean 19:00etan Sufragistas filma eskaini zuten Herrigunean.

Emakumearen Eguneko ospakizunak Malerrekan

Martxoaren 10ean Mendi abesbatzaren emanaldi berezia eta 12an ‘Testurak’ bertso-saio literarioa izanen dira

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguneko ospakizunak Malerrekako Mankomunitateko Prebentzio batzordearekin eta Mendaur Institutukoekin elkarlanean lotu dituzte, egitarau anitza osatuz. Hasteko, martxoaren 6an, astelehenean 19:00etan Sufragistas filma eskaini zuten Herrigunean.



17:30
20:30

Zurrumurruen kontrako formazio tailerrak

Arizkunenea, Elizondo | Tailerrak

Martxoaren 7, 14 eta 21ean eginen dira saioak Elizondoko Arizkunenean Zurrumurruei aurre egiteko formazio tailerra antolatu du Bidelagun elkarteak, Baztango Udalaren, Caja Navarra Fundazioaren eta SOS Arrazakeria erakundearen laguntzarekin. Gizarte Langileei, Osasun Etxeko Langileei, Administrazioan lan egiten duten langileei, Udalako langileei, eskoletako hezitzaileei eta interesaturik dagoen edozeineri zabalik dago.

Zurrumurruen kontrako formazio tailerrak Arizkunenea

Martxoaren 7, 14 eta 21ean eginen dira saioak Elizondoko Arizkunenean

Zurrumurruei aurre egiteko formazio tailerra antolatu du Bidelagun elkarteak, Baztango Udalaren, Caja Navarra Fundazioaren eta SOS Arrazakeria erakundearen laguntzarekin. Gizarte Langileei, Osasun Etxeko Langileei, Administrazioan lan egiten duten langileei, Udalako langileei, eskoletako hezitzaileei eta interesaturik dagoen edozeineri zabalik dago.



07:40
13:00

Lesakako Sanferminetarako kartel eta azal lehiaketa

Bortziriak Lesaka | Lehiaketak

Lanak apirilaren 7ra bitarte aurkez daitezke eta herri bozketaren bidez aukeratuko dira irabazleak Lesakako Udalak, 2017ko Sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du, Lesakan jaio edota bertan bizi direnentzat. Lanak udal bulegoetan aurkezteko epea apirilaren 7ko 13:00etan akautuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz. 

Lesakako Sanferminetarako kartel eta azal lehiaketa

Lanak apirilaren 7ra bitarte aurkez daitezke eta herri bozketaren bidez aukeratuko dira irabazleak

Lesakako Udalak, 2017ko Sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du, Lesakan jaio edota bertan bizi direnentzat. Lanak udal bulegoetan aurkezteko epea apirilaren 7ko 13:00etan akautuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz. 

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»