Lehenbizikoa martxoaren 9an eginen dute Lesakako Irain eskola publikoan, arrain urdina ikastetxeko dietan gaia hizpide hartuta Haur-elikadura eta –nutrizioari buruzko seigarren ikastaroa antolatu dute Bortzirietako Guztiok taldeak eta Lesakako Osasun Zentroak. Jantokietako langileei eta jantokien antolakuntzaz arduratzen diren gurasoei zuzendua dago, baina edozein gurasorendako egokia da. Lau saio izanen dira eta izen emateko azken eguna martxoaren 7a, asteartea da.
Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Berako Goldatz emakume feminista taldeak antolatuta Martxoren 8ko Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Berako Goldatz Emakume Feminista Taldeak.
Ortzirale arratsaldean egin zuten inaugurazioa Taupadak gunean eta margolariarekin egoteko aukera izan zen Juanjo Etxabeguren (Irun, 1959) margolariaren erakusketa zabalik da Lesakako Taupadak arte eta artisautzaren gunean otsailaren 10etik martxoaren 12ra. Bihotzkada Kolektiboak antolatutako erakusketaren inaugurazioa otsailaren 10ean egin zuten, margolaria bertan zela.
Hasteko, ‘Ez da kasualitatea’ bertso saio musikatua martxoaren 5ean Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuak eta Baztango Bilgune Feministak.
Martxoaren 10ean Mendi abesbatzaren emanaldi berezia eta 12an ‘Testurak’ bertso-saio literarioa izanen dira Emakume Langilearen Nazioarteko Eguneko ospakizunak Malerrekako Mankomunitateko Prebentzio batzordearekin eta Mendaur Institutukoekin elkarlanean lotu dituzte, egitarau anitza osatuz. Hasteko, martxoaren 6an, astelehenean 19:00etan Sufragistas filma eskaini zuten Herrigunean.
Martxoaren 7, 14 eta 21ean eginen dira saioak Elizondoko Arizkunenean Zurrumurruei aurre egiteko formazio tailerra antolatu du Bidelagun elkarteak, Baztango Udalaren, Caja Navarra Fundazioaren eta SOS Arrazakeria erakundearen laguntzarekin. Gizarte Langileei, Osasun Etxeko Langileei, Administrazioan lan egiten duten langileei, Udalako langileei, eskoletako hezitzaileei eta interesaturik dagoen edozeineri zabalik dago.
Lanak apirilaren 7ra bitarte aurkez daitezke eta herri bozketaren bidez aukeratuko dira irabazleak Lesakako Udalak, 2017ko Sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du, Lesakan jaio edota bertan bizi direnentzat. Lanak udal bulegoetan aurkezteko epea apirilaren 7ko 13:00etan akautuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz.