Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Berako Goldatz emakume feminista taldeak antolatuta Martxoren 8ko Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Berako Goldatz Emakume Feminista Taldeak.
Ortzirale arratsaldean egin zuten inaugurazioa Taupadak gunean eta margolariarekin egoteko aukera izan zen Juanjo Etxabeguren (Irun, 1959) margolariaren erakusketa zabalik da Lesakako Taupadak arte eta artisautzaren gunean otsailaren 10etik martxoaren 12ra. Bihotzkada Kolektiboak antolatutako erakusketaren inaugurazioa otsailaren 10ean egin zuten, margolaria bertan zela.
Heldu da Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna, eta Beran ere ospatu eginen dugu! Martxoak 8 berezia da feministontzat… Martxoaren 8aren inguruan urtero milaka ekimen, ekintza, hitzaldi, kontzentrazio, manifestazio izaten dira, eta Berako herrian ere hainbat ekimen antolatu ditugu Goldatz Berako Emakume Talde Feministatik. Feministok badakigu emakumearen eguna ez dela egun bakar batean ospatzekoa, eta urtean behin diskurtso eta ekitaldiak egitea baino zerbait gehiago dela. Horregatik, guk urte osoan zehar, ikuspegi feministatik lan egiten segituko dugu, eta gurekin bat egitera gonbidatzen zaituztegu. Parte hartu Martxoaren 8ko astean eginen ditugun ekitaldietan, baita urte osoan zehar eginen ditugunetan ere!!!
Hasteko, ‘Ez da kasualitatea’ bertso saio musikatua martxoaren 5ean Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuak eta Baztango Bilgune Feministak.
Martxoaren 10ean Mendi abesbatzaren emanaldi berezia eta 12an ‘Testurak’ bertso-saio literarioa izanen dira Emakume Langilearen Nazioarteko Eguneko ospakizunak Malerrekako Mankomunitateko Prebentzio batzordearekin eta Mendaur Institutukoekin elkarlanean lotu dituzte, egitarau anitza osatuz. Hasteko, martxoaren 6an, astelehenean 19:00etan Sufragistas filma eskaini zuten Herrigunean.
Martxoaren 7, 14 eta 21ean eginen dira saioak Elizondoko Arizkunenean Zurrumurruei aurre egiteko formazio tailerra antolatu du Bidelagun elkarteak, Baztango Udalaren, Caja Navarra Fundazioaren eta SOS Arrazakeria erakundearen laguntzarekin. Gizarte Langileei, Osasun Etxeko Langileei, Administrazioan lan egiten duten langileei, Udalako langileei, eskoletako hezitzaileei eta interesaturik dagoen edozeineri zabalik dago.