Sistema honek pertsonak zapaltzeko duen modu nagusia emakumeon gorputza kontrolatzea da, eta horrekin batera, amatasunari bere boterea kentzea. Horrek inseguridade fisiko eta emozional handiak sortzen dizkigu, etekin merkantil handia sortuz. Sistemak bultzatzen duen amatasun ereduan, benetan epaitzen eta zentsuratzen dena, gure erabakitzeko gaitasua eta askatasun sexuala dira. Ezarritako sistema eraldatuko duten erditze eta amatasun ereduak ikusarazi behar ditugu. Amatasun fisiologikoa emakumeon adierazpen sexuala da, adierazpen sexuala autonomia, eta autonomia askatasuna, juxtu patriarkatu kapitalista dardarka paratzen duena.
2017-18 ikasturterako aurre-matrikulazioa egiteko epea martxoaren 1etik 15era ireki da Martxoaren 4an (larunbatean), goizean ate irekien jardunaldia burutuko da Doneztebeko Askin Haur Eskolan. Egun horretan Askin haur eskola bertatik ezagutzeko aukera izanen da, bai egoitza, nola heziketa proiektua eta lan taldea ere. Doneztebeko Udalak 2017-18 ikasturterako aurrematrikula martxan jarri du, martxoaren 1etik 15era.
Larunbat goizean frontoian bilduko dira mozorroak eta arratsaldean ipuin kontalaria izanen da Udaletxean Aurten ere inauteriak antolatu ditu Ezkurrakp Herriko Etxeak. Martxoaren 4rako prestatu dituzte eta ospakizunerako egitarau zabala izanen da larunbatean. Nahi duenak badu non gozatu eta ongi pasa!
Haziak trukatzeko eta ezagutzak elkarbanatzeko mahaia jarriko da Rikardo Baroja eskolako idorpean eta gero bazkaria eginen dute Etxalarko Txokoan Bidasoko Hazien Sareak antolatutako Haziaren Eguna bi saiotan eginen dute aurten ere. Lehenbizikoa Beran izanen da martxoaren 4ean. Larunbat horretan 10:30ean hasiko da Rikardo Baroja eskolako idorpean.
Ohiko kantu kalejiraren ondotik Korrika girotzeko bazkaria antolatu dute Zubietako Ostatuan Malerrekako Euskara Batzordeak hileko lehen larunbatean egin ohi duen Malerreka Kantuz ekitaldiak Korrika Kulturalarekin bat eginen du martxoaren 4an, Zubietan. Ohikoa denez, larunbat eguerdiko 12:00etan izanen dute hitzordua Zubietako plazan.
Space Jam eta Etsaiakeroak taldeek joko dute larunbat gauean Gaztetxean Ohikoa denez, inauteriak bukatzeko kontuen eguna izanen dute martxoaren 4an, larunbatean Goizuetan. Ohiko poteoa eta mozorroen bazkariaz gain, Gaztetxean kontzertuak antolatu dituzte gauean.
Martxoaren 4an, larunbatean 17:00etan jokatuko dute Euskal Herriko 600 kiloko finala Martxoaren 4an, larunbat arratsaldeko 5etatik aitzinera jokatuko dute Lesakako udal pilotalekuan Euskadiko goma gaineko sokatira txapelketaren finala, 600 kiloko kategorian. Sailkapen txandako bi jardunaldien ondotik puntu gehien eskuratu dituen Lesakako Beti Gazte taldearekin batera, Sokarri (Bizkaia), Ñapurrak (Lapurdi), Murueta A (Bizkaia), Ibarra (Gipuzkoa) eta Gaztedi (Bizkaia) lehiatuko dira txapelaren bila.
Larunbat arratsaldeko 6etan Lur Berri gelan Martxoaren 4an, larunbat arratsaldearekin, Telesforo ez da Bogart antzezlana emana izanen da Lur Berri gelan. Antzerkia Iduzkilore tropak antzeztuko du, antzerkilari hauek dituzte Iduzkilore eta Hazparneko anderea taularatu.
Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Berako Goldatz emakume feminista taldeak antolatuta Martxoren 8ko Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Berako Goldatz Emakume Feminista Taldeak.
Ortzirale arratsaldean egin zuten inaugurazioa Taupadak gunean eta margolariarekin egoteko aukera izan zen Juanjo Etxabeguren (Irun, 1959) margolariaren erakusketa zabalik da Lesakako Taupadak arte eta artisautzaren gunean otsailaren 10etik martxoaren 12ra. Bihotzkada Kolektiboak antolatutako erakusketaren inaugurazioa otsailaren 10ean egin zuten, margolaria bertan zela.
Heldu da Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna, eta Beran ere ospatu eginen dugu! Martxoak 8 berezia da feministontzat… Martxoaren 8aren inguruan urtero milaka ekimen, ekintza, hitzaldi, kontzentrazio, manifestazio izaten dira, eta Berako herrian ere hainbat ekimen antolatu ditugu Goldatz Berako Emakume Talde Feministatik. Feministok badakigu emakumearen eguna ez dela egun bakar batean ospatzekoa, eta urtean behin diskurtso eta ekitaldiak egitea baino zerbait gehiago dela. Horregatik, guk urte osoan zehar, ikuspegi feministatik lan egiten segituko dugu, eta gurekin bat egitera gonbidatzen zaituztegu. Parte hartu Martxoaren 8ko astean eginen ditugun ekitaldietan, baita urte osoan zehar eginen ditugunetan ere!!!