Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Berako Goldatz emakume feminista taldeak antolatuta Martxoren 8ko Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Berako Goldatz Emakume Feminista Taldeak.
Ortzirale arratsaldean egin zuten inaugurazioa Taupadak gunean eta margolariarekin egoteko aukera izan zen Juanjo Etxabeguren (Irun, 1959) margolariaren erakusketa zabalik da Lesakako Taupadak arte eta artisautzaren gunean otsailaren 10etik martxoaren 12ra. Bihotzkada Kolektiboak antolatutako erakusketaren inaugurazioa otsailaren 10ean egin zuten, margolaria bertan zela.
Asteazken arratsaldean Musika Eskolak kontzertua eskainiko du Inauteri data ofizialak Ortzegun Gizenarekin abiatuko badira ere, Beran asteburu honetatik hasia da inauteri giroa sumatzen. Kaldereroen musika eta arrabotsekin hasi ziren inauteriak Beran otsailaren 18an, larunbat arratsean.
Igandean kintoen bazkariak izanen dituzte, astelehenean eskea auzoz auzo eta astearte eguerdian karroza eta mozorroen desfilea Ohikoa denez, Etxalarko inauteriak Ortzegun Goizean abiatuko dira, ttikienek eginen duten eskearekin eta Landagain eskolako ikasleek eginen dituzten antzerki eta dantzekin. Astelehenean auzoz auzo ibiliko dira gazteak eta asteartean karroza eta mozorro desfilea eginen dute.
Goitarrak eta Fraindarrak baserriz baserri ibiliko dira eta astelehenean karrozen desfilea Igande arratsaldean ateratzen diren zakozarrengatik dira ezagun Lesakako inauteriak, baina bertze hainbat ekitaldi izanen dituzten aurten, ttikienek Ortzegun Gizen egunean egin duten arraultze-arraultze eskearekin hasita.
Ortziralean, Zugarramurdiko haurrekin batera mozorrotuko dira eskolan Urdazubiko inauteriak ere aste hondarrean ospatuko dituzte. Ortziralean, Urdazubi eta Zugarramurdiko eskoletako haurrak mozorrotuko dira eta igandetik asteartera, bentaz bentaz eta auzoz auzo ibiliko diren gazteen txanda izanen da.
Astelehen eguerdian aterako da konpartsa, indio eta bakeroen gaiarekin Goizuetako inauteriak ere gainean ditugu. Astelehena eta asteartea izaten dira egun handiak, baina ilarunbat goizean karparen montajea eta hamaiketakoa eta igandean gaztetxoen zahagi dantza eta mozorroen afaria ere izanen dira. Astelehenean, mozorroak baserrietan dauden bitartean, eguerdian disfraz eta karrozen desfilea eginen da herrian., aurten indioak eta bakeroak gaiarekin. Asteartean herrian barna ibiliko dira mozorroak eta zahagi dantza dantzatuko dute arratsaldean. Inauteriak bukatzeko, kontuen eguna izanen dute martxoaren 4an.