Ortziralean 16:00etan Malerrekako Mankomunitateko egoitzan Norberak bere burua zaindu zaintzaile izateko (‘Cuidarse para cuidar’) izeneko tailerra eskainiko dute otsailaren 23an (ortzeguna) Malerrekako Mankomunitatean arratsaldeko 4etan. AFAN taldeak antolatutako hitzaldia da (Nafarroako Alzheimerra eta bertze buru eritasunak dituztenen senideen elkartea).
Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Berako Goldatz emakume feminista taldeak antolatuta Martxoren 8ko Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Berako Goldatz Emakume Feminista Taldeak.
Ortzirale arratsaldean egin zuten inaugurazioa Taupadak gunean eta margolariarekin egoteko aukera izan zen Juanjo Etxabeguren (Irun, 1959) margolariaren erakusketa zabalik da Lesakako Taupadak arte eta artisautzaren gunean otsailaren 10etik martxoaren 12ra. Bihotzkada Kolektiboak antolatutako erakusketaren inaugurazioa otsailaren 10ean egin zuten, margolaria bertan zela.
Asteazken arratsaldean Musika Eskolak kontzertua eskainiko du Inauteri data ofizialak Ortzegun Gizenarekin abiatuko badira ere, Beran asteburu honetatik hasia da inauteri giroa sumatzen. Kaldereroen musika eta arrabotsekin hasi ziren inauteriak Beran otsailaren 18an, larunbat arratsean.
Otsailaren 22tik 25era ospatuko dituzte Aurten ere Narbarten inauteriak ospatuko dituzte, hainbat herritan bezala, otsailaren 22tik 25era bitarte. Herritarrek hainbat mozorro prestatu beharko dituzte. Adin guztietarako egitaraua eta otorduak izanen dira.
Igandean kintoen bazkariak izanen dituzte, astelehenean eskea auzoz auzo eta astearte eguerdian karroza eta mozorroen desfilea Ohikoa denez, Etxalarko inauteriak Ortzegun Goizean abiatuko dira, ttikienek eginen duten eskearekin eta Landagain eskolako ikasleek eginen dituzten antzerki eta dantzekin. Astelehenean auzoz auzo ibiliko dira gazteak eta asteartean karroza eta mozorro desfilea eginen dute.
Ortzirale arratsean Jantziloren epaiketa eta erretzea eginen dute plazan eta larunbat eguerdian mozorro eta orgen desfilea Ortzegun Gizen, Orakunde Eguna, Oilar Dantza… Izen ezberdinekin baina herri aunitzetan inauteriak hasteko eguna izan ohi da. Elizondon ere ikastetxeetako haurrek hasiko dute besta eta arratsaldean oilarren ordua izanen da.
Ortziralean baserrietan eskea eginen dute gazteek eta larunbat arratsaldean orgen desfilea Otsailaren 23tik 25era, ortzegunetik larunbatera ospatuko dituzte inauteriak Donezteben. Ortzegun arratsean trikipoteoa eta afaria izanen dute, ortzirale goizean baserrietan eskea eta larunbat arratsaldean orgen desfilea.