Larunbata, otsailak 18



08:30

Aranoko inauteriak

Leitzaldea Arano | Ospakizunak

Surotik abiatuta auzoz auzo ibiliko dira zomorroak puxka biltzen Inguruko herri batzuetara baino lehenago iritsiko dira inauteriak Aranora. Otsailaren 18an, larunbatean egingo dituzte eta ohikoa denez, zomorroak puxka biltzen 08:3ean hasiko dira eta herritarrek elkarrekin bazkalduko dute, baserriz baserri ibili ondoren.

Aranoko inauteriak

Surotik abiatuta auzoz auzo ibiliko dira zomorroak puxka biltzen

Inguruko herri batzuetara baino lehenago iritsiko dira inauteriak Aranora. Otsailaren 18an, larunbatean egingo dituzte eta ohikoa denez, zomorroak puxka biltzen 08:3ean hasiko dira eta herritarrek elkarrekin bazkalduko dute, baserriz baserri ibili ondoren.


09:00

Zuhaitzaren Eguna Beran

Altzateko Plaza, Bortziriak Bera | Ospakizunak

Larunbat goizeko 9etan hasiko dute txangoa Altzateko plazatik Idoia ingurura  Berako Ehiza eta Arrantza elkartea eta Manttalek, otsailaren 18rako Zuhaitzaren eguna antolatu dute. Helduentzako eta haurrentzako zuzenduta dago ekintza hau eta goizeko 9etan emanen zaio hasiera Altzateko plazatik Idoiako inguruetara abiatuko den txangoari. 

Zuhaitzaren Eguna Beran Altzateko Plaza

Larunbat goizeko 9etan hasiko dute txangoa Altzateko plazatik Idoia ingurura 

Berako Ehiza eta Arrantza elkartea eta Manttalek, otsailaren 18rako Zuhaitzaren eguna antolatu dute. Helduentzako eta haurrentzako zuzenduta dago ekintza hau eta goizeko 9etan emanen zaio hasiera Altzateko plazatik Idoiako inguruetara abiatuko den txangoari. 


19:00

Kaldereroak Beran

Illekueta, Bortziriak Bera | Ospakizunak

Inude eta artzaien entsaioak heldu den astearte eta ortziralean eginen dituzte Berako inauteriak iragartzera etorriko dira aurten ere Kaldereroak. Otsailaren 18an, larunbat arratsaldeko 7etan eginen dute bere ohiko ibilbidea, Illekuetatik Herriko Etxeko Plazara, Altzate, Legia, Zahar Etxea, Eztegara, Iturlandeta, Eztegara, Bidasoa karrika eta San Esteban karrikan barna pasatuta. Euria eginen balu, Altateko pilotalekuan eginen litzake ekitaldia.

Kaldereroak Beran Illekueta

Inude eta artzaien entsaioak heldu den astearte eta ortziralean eginen dituzte

Berako inauteriak iragartzera etorriko dira aurten ere Kaldereroak. Otsailaren 18an, larunbat arratsaldeko 7etan eginen dute bere ohiko ibilbidea, Illekuetatik Herriko Etxeko Plazara, Altzate, Legia, Zahar Etxea, Eztegara, Iturlandeta, Eztegara, Bidasoa karrika eta San Esteban karrikan barna pasatuta. Euria eginen balu, Altateko pilotalekuan eginen litzake ekitaldia.


20:00

Mendi Abesbatzaren kontzertua Erratzun

Erratzuko eliza, Baztan Erratzu | Kontzertuak

Larunbat arratsaldeko 8etan elizan, Baztan eta bere inguruarekin zerikusia duten obrak abestuko dituzte Otsailaren 18an, larunbat arratsaldeko 8etan Erratzuko Elizan Doneztebeko Mendi Abesbatzak Kontzertua eskainiko du. Bertan estilo desberdinetako hainbat doinu entzun ahal izanen dira, baina abesbatzako kideak bereziki Baztan eta bere inguruarekin zerikusia duten obrak hautatzen saiatu dira. 

Mendi Abesbatzaren kontzertua Erratzun Erratzuko eliza

Larunbat arratsaldeko 8etan elizan, Baztan eta bere inguruarekin zerikusia duten obrak abestuko dituzte

Otsailaren 18an, larunbat arratsaldeko 8etan Erratzuko Elizan Doneztebeko Mendi Abesbatzak Kontzertua eskainiko du. Bertan estilo desberdinetako hainbat doinu entzun ahal izanen dira, baina abesbatzako kideak bereziki Baztan eta bere inguruarekin zerikusia duten obrak hautatzen saiatu dira. 



19:00
18:00

Emakume Langilearen Eguna Bortzirietan

Bortziriak | Ospakizunak

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Berako Goldatz emakume feminista taldeak antolatuta Martxoren 8ko Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Berako Goldatz Emakume Feminista Taldeak.

Emakume Langilearen Eguna Bortzirietan

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Berako Goldatz emakume feminista taldeak antolatuta

Martxoren 8ko Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Berako Goldatz Emakume Feminista Taldeak.



18:00
20:00

Juanjo Etxabegurenen margolanak Taupadak aretoan

Taupadak, Lesaka | Erakusketak

Ortzirale arratsaldean egin zuten inaugurazioa Taupadak gunean eta margolariarekin egoteko aukera izan zen Juanjo Etxabeguren (Irun, 1959) margolariaren erakusketa zabalik da Lesakako Taupadak arte eta artisautzaren gunean otsailaren 10etik martxoaren 12ra. Bihotzkada Kolektiboak antolatutako erakusketaren inaugurazioa otsailaren 10ean egin zuten, margolaria bertan zela.

Juanjo Etxabegurenen margolanak Taupadak aretoan Taupadak

Ortzirale arratsaldean egin zuten inaugurazioa Taupadak gunean eta margolariarekin egoteko aukera izan zen

Juanjo Etxabeguren (Irun, 1959) margolariaren erakusketa zabalik da Lesakako Taupadak arte eta artisautzaren gunean otsailaren 10etik martxoaren 12ra. Bihotzkada Kolektiboak antolatutako erakusketaren inaugurazioa otsailaren 10ean egin zuten, margolaria bertan zela.



10:00
23:50

Igantziko inauteriak

Bortziriak Igantzi | Ospakizunak

Bildotsa eta ardo lotea zozketatzeaz gain, bingoa ere izanen dute larunbat arratsean Igantziko inauteriak ospatuko dituzte ortzirale eta larunbat honetan. Gazteek auzoz auzo eta baserriz baserri ibiliko dira bi egunetan, bidenabarkoak larunbat arratsean zozketatuko dituzten bildotsa eta ardo loterako boletoak salduz. Aurten, Guraso Elkarteak ere afaria antolatu du larunbat arratserako.

Igantziko inauteriak

Bildotsa eta ardo lotea zozketatzeaz gain, bingoa ere izanen dute larunbat arratsean

Igantziko inauteriak ospatuko dituzte ortzirale eta larunbat honetan. Gazteek auzoz auzo eta baserriz baserri ibiliko dira bi egunetan, bidenabarkoak larunbat arratsean zozketatuko dituzten bildotsa eta ardo loterako boletoak salduz. Aurten, Guraso Elkarteak ere afaria antolatu du larunbat arratserako.



19:00
20:00

Berako inauteriak

Bortziriak Bera | Ospakizunak

Asteazken arratsaldean Musika Eskolak kontzertua eskainiko du Inauteri data ofizialak Ortzegun Gizenarekin abiatuko badira ere, Beran asteburu honetatik hasia da  inauteri giroa sumatzen. Kaldereroen musika eta arrabotsekin hasi ziren inauteriak Beran otsailaren 18an, larunbat arratsean. 

Berako inauteriak

Asteazken arratsaldean Musika Eskolak kontzertua eskainiko du

Inauteri data ofizialak Ortzegun Gizenarekin abiatuko badira ere, Beran asteburu honetatik hasia da  inauteri giroa sumatzen. Kaldereroen musika eta arrabotsekin hasi ziren inauteriak Beran otsailaren 18an, larunbat arratsean.