Ostirala, otsailak 17



17:00

Goiener kooperatibako kideen solasaldia

Baskula, Arantza | Hitzaldia

Ortziralean 17:00etan Baskulan ariko dira solasean energia %100 berriztagarria merkaturatzen duen kooperatibako kideak Bazkideen artean energia %100 berriztagarria merkaturatzen duen irabazi asmorik gabeko kooperatiba hiritarra da Goiener. 2011n sortu zen Goierrin (Gipuzkoa), energia berriztagarrien erabilera sustatu eta energiaren kontsumo arduratsua bideratzeko. Bada otsailaren 17an, ortziralarekin, Arantzako Udalak gonbidatuta, Goienerreko kideek hitzaldia eskainiko dute Baskulan, 17:00etan.

Goiener kooperatibako kideen solasaldia Baskula

Ortziralean 17:00etan Baskulan ariko dira solasean energia %100 berriztagarria merkaturatzen duen kooperatibako kideak

Bazkideen artean energia %100 berriztagarria merkaturatzen duen irabazi asmorik gabeko kooperatiba hiritarra da Goiener. 2011n sortu zen Goierrin (Gipuzkoa), energia berriztagarrien erabilera sustatu eta energiaren kontsumo arduratsua bideratzeko. Bada otsailaren 17an, ortziralarekin, Arantzako Udalak gonbidatuta, Goienerreko kideek hitzaldia eskainiko dute Baskulan, 17:00etan.


18:30

Lightpainting tailerra

Berako liburutegia, Bortziriak Bera | Tailerrak

Rafa Rodrigo irundarraren eskutik ortziralean 18:30ean liburutegian  ‘Jolas gaitezen argiarekin’ izenburupean, lightpainting tailerra eskainiko du Rafa Rodrigok (Irun, 1972) otsailaren 17an, ortzirale arratsaldeko 6:30etik aitzinera, Berako Herri Liburutegian, 8 eta 16 urte bitarteko neska-mutikoei zuzendua.

Lightpainting tailerra Berako liburutegia

Rafa Rodrigo irundarraren eskutik ortziralean 18:30ean liburutegian 

‘Jolas gaitezen argiarekin’ izenburupean, lightpainting tailerra eskainiko du Rafa Rodrigok (Irun, 1972) otsailaren 17an, ortzirale arratsaldeko 6:30etik aitzinera, Berako Herri Liburutegian, 8 eta 16 urte bitarteko neska-mutikoei zuzendua.


20:00

Presoen aldeko bertso afaria Saran

Sarako Txokobia etxea, Xareta Sara | bertso-saioa

Otsailaren 17an, ortzirale gauez Txokobia etxean  Heldu den otsailaren 17an, ortzirale gauez, presoen aldeko bertso afaria eginen da Sarako Xokobia etxean. Gaualdi horretan Lapurdiko Sustrai Colina eta Gipuzkoako Jon Maia bertsolariak entzuten ahalko dira. Izena emateko 0658519439 edo 0621341685 zenbakietara deitu behar da, afarirako txartela 20 eurotan da.

Presoen aldeko bertso afaria Saran Sarako Txokobia etxea

Otsailaren 17an, ortzirale gauez Txokobia etxean 

Heldu den otsailaren 17an, ortzirale gauez, presoen aldeko bertso afaria eginen da Sarako Xokobia etxean. Gaualdi horretan Lapurdiko Sustrai Colina eta Gipuzkoako Jon Maia bertsolariak entzuten ahalko dira. Izena emateko 0658519439 edo 0621341685 zenbakietara deitu behar da, afarirako txartela 20 eurotan da.


20:30

Atx Teatroa antzerki taldearen 'Fakiu'

Larreko gela, Senpere

Ortziralean arratseko 8 :30ean, 15 urtez goitikoei zuzendua Atx Teatroa antzerki taldeak Fakiu antzezlana eskainiko du otsailaren 17an, ortziralean 20:30ean Senpereko Larreko gelan. 15 urtetik goitikoei zuzendutako emanaldia Larreko gelak antoaltu du, Euskal Kultur Erakundearekin elkarlanean. Sarrerak Larreko gelan berean salgai izanen dira.

Atx Teatroa antzerki taldearen 'Fakiu' Larreko gela

Ortziralean arratseko 8 :30ean, 15 urtez goitikoei zuzendua

Atx Teatroa antzerki taldeak Fakiu antzezlana eskainiko du otsailaren 17an, ortziralean 20:30ean Senpereko Larreko gelan. 15 urtetik goitikoei zuzendutako emanaldia Larreko gelak antoaltu du, Euskal Kultur Erakundearekin elkarlanean. Sarrerak Larreko gelan berean salgai izanen dira.


23:00

Patxuko Nice Zubipuntan

Zubipunta ostatua, Erratzu | Kontzertuak

Ortziralean 23:00etan ZubiPunta ostatuan Erratzuko ZubiPunta ostatuan kontzertua eskainiko du Patxuko Nice musika taldeak otsailaren 17an, ortziralean 23:00etan.

Patxuko Nice Zubipuntan Zubipunta ostatua

Ortziralean 23:00etan ZubiPunta ostatuan

Erratzuko ZubiPunta ostatuan kontzertua eskainiko du Patxuko Nice musika taldeak otsailaren 17an, ortziralean 23:00etan.



19:00
18:00

Emakume Langilearen Eguna Bortzirietan

Bortziriak | Ospakizunak

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Berako Goldatz emakume feminista taldeak antolatuta Martxoren 8ko Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Berako Goldatz Emakume Feminista Taldeak.

Emakume Langilearen Eguna Bortzirietan

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Berako Goldatz emakume feminista taldeak antolatuta

Martxoren 8ko Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Berako Goldatz Emakume Feminista Taldeak.



18:00
20:00

Juanjo Etxabegurenen margolanak Taupadak aretoan

Taupadak, Lesaka | Erakusketak

Ortzirale arratsaldean egin zuten inaugurazioa Taupadak gunean eta margolariarekin egoteko aukera izan zen Juanjo Etxabeguren (Irun, 1959) margolariaren erakusketa zabalik da Lesakako Taupadak arte eta artisautzaren gunean otsailaren 10etik martxoaren 12ra. Bihotzkada Kolektiboak antolatutako erakusketaren inaugurazioa otsailaren 10ean egin zuten, margolaria bertan zela.

Juanjo Etxabegurenen margolanak Taupadak aretoan Taupadak

Ortzirale arratsaldean egin zuten inaugurazioa Taupadak gunean eta margolariarekin egoteko aukera izan zen

Juanjo Etxabeguren (Irun, 1959) margolariaren erakusketa zabalik da Lesakako Taupadak arte eta artisautzaren gunean otsailaren 10etik martxoaren 12ra. Bihotzkada Kolektiboak antolatutako erakusketaren inaugurazioa otsailaren 10ean egin zuten, margolaria bertan zela.



10:00
23:50

Igantziko inauteriak

Bortziriak Igantzi | Ospakizunak

Bildotsa eta ardo lotea zozketatzeaz gain, bingoa ere izanen dute larunbat arratsean Igantziko inauteriak ospatuko dituzte ortzirale eta larunbat honetan. Gazteek auzoz auzo eta baserriz baserri ibiliko dira bi egunetan, bidenabarkoak larunbat arratsean zozketatuko dituzten bildotsa eta ardo loterako boletoak salduz. Aurten, Guraso Elkarteak ere afaria antolatu du larunbat arratserako.

Igantziko inauteriak

Bildotsa eta ardo lotea zozketatzeaz gain, bingoa ere izanen dute larunbat arratsean

Igantziko inauteriak ospatuko dituzte ortzirale eta larunbat honetan. Gazteek auzoz auzo eta baserriz baserri ibiliko dira bi egunetan, bidenabarkoak larunbat arratsean zozketatuko dituzten bildotsa eta ardo loterako boletoak salduz. Aurten, Guraso Elkarteak ere afaria antolatu du larunbat arratserako.