Larunbata, otsailak 11



17:00

Goizuetarrok ere hemen gaude

Leitzaldea Goizueta | Ospakizunak

Ekainean herri galdeketa egiteko beharrezko sinadura bilketari bukaera emateko Ekainean herri galdeketa egiteko beharrezko sinadura bilketari bukaera emateko otsailaren 11n, ‘Goizuetarrok ere hemen gaude’ festa antolatu dute Goizuetan, Gure Esku Dago ekimenaren eskutik. Larunbat arratsaldeko 5etan hasita ikastolako atarian mural margoketa umeentzat, eskulanak, txokolatada, dantzaldia, argazki murala eta sinadura bilketa eginen dute eta 21:30ean herri afaria Umore Onan. Txartelak Amaia kafetegian salgai daude, 15 eurotan.

Goizuetarrok ere hemen gaude

Ekainean herri galdeketa egiteko beharrezko sinadura bilketari bukaera emateko

Ekainean herri galdeketa egiteko beharrezko sinadura bilketari bukaera emateko otsailaren 11n, ‘Goizuetarrok ere hemen gaude’ festa antolatu dute Goizuetan, Gure Esku Dago ekimenaren eskutik. Larunbat arratsaldeko 5etan hasita ikastolako atarian mural margoketa umeentzat, eskulanak, txokolatada, dantzaldia, argazki murala eta sinadura bilketa eginen dute eta 21:30ean herri afaria Umore Onan. Txartelak Amaia kafetegian salgai daude, 15 eurotan.


19:00

Nafarroa Oinez Bertso-trama Arritxulon

Arritxulo - Oiartzun, Bortziriak Lesaka | bertso-saioa

Otsailaren 11n Arritxulon eginen den bertso saioaren aitzinetik, tobera tailerra eginen dute Arditurrin Aiako Harriak eta Agiña mendialdeko natura ingurua aukeratu ditu Lesakako Tantirumairu ikastolak Nafarroa Oinez 2017ko lehenbiziko ekimen kulturalak egiteko. Bi dira ekimenak, biak ere inguruari eta memoriari lotutakoak: Lesakako Agiña mendiko errepidea eraiki zuten Trabajadoreak -Frankismoko preso eta langile behartuak- ardatz hartuta osatu du bertso trama ikastolak. Langile haiek lanean aritutako leku berean arituko dira kantuan bertsolariak. Non, eta zehazki, langile hauen barrakoietako bat zegoen Arritxulon (Lesaka eta Oiartzungo mugan, Aiako Harrien ondoan). Esklabu horien lekuan arituko dira Amets Arzallus, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Eneko Fernandez bertsolariak. Bertzetik, bertso tramaren aitzinetik, tobera tailerra eskainiko du Soinuenea fundazioak Arditurrin, meategiei lotutako musika tresna izaki. Oiartzunen eta Lesakan toberak jotzeko ohiturari eutsi baitzitzaion, Euskal Herrian leku bakanetakoak.

Nafarroa Oinez Bertso-trama Arritxulon Arritxulo - Oiartzun

Otsailaren 11n Arritxulon eginen den bertso saioaren aitzinetik, tobera tailerra eginen dute Arditurrin

Aiako Harriak eta Agiña mendialdeko natura ingurua aukeratu ditu Lesakako Tantirumairu ikastolak Nafarroa Oinez 2017ko lehenbiziko ekimen kulturalak egiteko. Bi dira ekimenak, biak ere inguruari eta memoriari lotutakoak: Lesakako Agiña mendiko errepidea eraiki zuten Trabajadoreak -Frankismoko preso eta langile behartuak- ardatz hartuta osatu du bertso trama ikastolak. Langile haiek lanean aritutako leku berean arituko dira kantuan bertsolariak. Non, eta zehazki, langile hauen barrakoietako bat zegoen Arritxulon (Lesaka eta Oiartzungo mugan, Aiako Harrien ondoan). Esklabu horien lekuan arituko dira Amets Arzallus, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Eneko Fernandez bertsolariak. Bertzetik, bertso tramaren aitzinetik, tobera tailerra eskainiko du Soinuenea fundazioak Arditurrin, meategiei lotutako musika tresna izaki. Oiartzunen eta Lesakan toberak jotzeko ohiturari eutsi baitzitzaion, Euskal Herrian leku bakanetakoak.



19:00
18:00

Emakume Langilearen Eguna Bortzirietan

Bortziriak | Ospakizunak

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Berako Goldatz emakume feminista taldeak antolatuta Martxoren 8ko Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Berako Goldatz Emakume Feminista Taldeak.

Emakume Langilearen Eguna Bortzirietan

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Berako Goldatz emakume feminista taldeak antolatuta

Martxoren 8ko Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Berako Goldatz Emakume Feminista Taldeak.



09:00
06:00

Arantzako inauteriak

Bortziriak Arantza | Ospakizunak

Ortzegunean, bizkarrekoak jarriko dizkiete mozorroei eskolan eta larunbatean Binakako Urrezko Aizkora txapelketako finalerdia Ohikoa denez, Arantzan inauterien data ofizialei aurre hartu eta asteburu honetan ospatuko dituzte mozorroen bestak. Ortzegunean hasiko dira mozorro zuriak lanean eta baserriz baserriko eskean. Ortziralean ere halaxe ibiliko dira eta bertso afaria eta emakumeen afaria ere izanen dira. Larunbatean herri kirola izanen dute, Binakako Urrezko Aizkora txapelketako finalerdia frontoian.

Arantzako inauteriak

Ortzegunean, bizkarrekoak jarriko dizkiete mozorroei eskolan eta larunbatean Binakako Urrezko Aizkora txapelketako finalerdia

Ohikoa denez, Arantzan inauterien data ofizialei aurre hartu eta asteburu honetan ospatuko dituzte mozorroen bestak. Ortzegunean hasiko dira mozorro zuriak lanean eta baserriz baserriko eskean. Ortziralean ere halaxe ibiliko dira eta bertso afaria eta emakumeen afaria ere izanen dira. Larunbatean herri kirola izanen dute, Binakako Urrezko Aizkora txapelketako finalerdia frontoian.



18:00
20:00

Juanjo Etxabegurenen margolanak Taupadak aretoan

Taupadak, Lesaka | Erakusketak

Ortzirale arratsaldean egin zuten inaugurazioa Taupadak gunean eta margolariarekin egoteko aukera izan zen Juanjo Etxabeguren (Irun, 1959) margolariaren erakusketa zabalik da Lesakako Taupadak arte eta artisautzaren gunean otsailaren 10etik martxoaren 12ra. Bihotzkada Kolektiboak antolatutako erakusketaren inaugurazioa otsailaren 10ean egin zuten, margolaria bertan zela.

Juanjo Etxabegurenen margolanak Taupadak aretoan Taupadak

Ortzirale arratsaldean egin zuten inaugurazioa Taupadak gunean eta margolariarekin egoteko aukera izan zen

Juanjo Etxabeguren (Irun, 1959) margolariaren erakusketa zabalik da Lesakako Taupadak arte eta artisautzaren gunean otsailaren 10etik martxoaren 12ra. Bihotzkada Kolektiboak antolatutako erakusketaren inaugurazioa otsailaren 10ean egin zuten, margolaria bertan zela.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»